2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Balorazio txostena jendaurrean jartzea. Akats zuzenketa
Balorazio txostena jendaurrean jartzeko iragarkian (2024ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an) ez da Udalaren web-orria aipatu, hortaz, zuzendu egiten da:
"Interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan" dioen tokian, honela behar du: "interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian".
Deikaztelun, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
Iragarkiaren kodea: L2411772