171. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2024an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena

2024ko abuztuaren 7ko Alkatetzaren 1284/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.

BDNS (identif.): 779839.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/779839).

Lehena.–Onuradunak: oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira, edozein forma juridiko dutela ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko –Nafar Lansare– Enplegu Agentzietan izena emanda dauden eta Zizur Nagusian erroldatuta dauden (gutxienez urtebeteko erroldatze-antzinatasunarekin) langabeak kontratatzen dituzten enpresak, baldin eta deialdian ezartzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: 2024an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzaren helburua herriko langabeen kontratazio-kopurua handitzea da, eta, horretarako, kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea enplegua sortzeko eta, ondorioz, Zizur Nagusiaren garapen ekonomiko eta sozialean eragiteko. Helburu hori lortzeko, lanaldi osoko eta lanaldi erdiko kontratazioetarako dirulaguntzak sustatzen dira, 6 hilabetetik gorako kontratu-iraupena badute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2024an langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 5.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 1a izango da. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2024ko abuztuaren 7an.–Jarduneko alkatea, José Antonio Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2411974