40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

6/2022 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuen higiene, osasun eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua aldatzen duena.

1.1.3. Foru Aginduak

16/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira ekonomia-jardueren gaineko zergarekin lotutako betebehar batzuk eta aldatzen baita abenduaren 30eko 427/2013 Foru Agindua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, F-65 aitorpen-eredua onetsi zuena, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izenekoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gidari lanpostuak betetzeko bi zerrenda prestatzeko deialdiaren bigarren ariketaren (gidatze proba praktikoa) behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 296/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan gidari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda prestatzea zuen helburu: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde lanpostuak betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foruzaingoko agente izateko oposizioaren proba fisikoen behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez giza eskubideen arloan lan egiten duten ikerketa zentro edo institutuentzako eta erakundeentzako dirulaguntzen 2022rako deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira, Nafarroan izandako giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egin eta zabaltzeko. DDBN identifikazioa: 609098.

7E/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2022. urteko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 607921.

8E/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako dirulaguntzen 2022. urteko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 607927.

9E/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, 2022ko dirulaguntzen deialdia onesten duena museoetan eta bilduma museografiko iraunkorretan zabalkunde jarduerak eta jarduketak egiteko. DDBN identifikazioa: 607935.

1E/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 135E/2021 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. 135E/2021 Ebazpen horren bidez, deialdi hau ebatzi zen: “Despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuendako dirulaguntzak, 2021ean despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten”.

84E/2022 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak” deialdia. DDBN identifikazioa: 607922.

86E/2022 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: “Dirulaguntzak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan langabeak bazkide gisa sartzeko”. DDBN identifikazioa: 607918.

101E/2022 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honetarako gastua: “Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak” deialdia. DDBN identifikazioa: 607928.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko otsailaren 16an hartua, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren zorpetze-eragiketak egitea 492.938.811,85 euroko muga gainditu gabe.

12/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez.

39/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Gizarte Eskubideetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntzaren esparruan otsailaren 23ko 7:00etatik otsailaren 24ko 7:00ak arte deitutako greba deialdia dela-eta bete beharreko gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen dituena.

6/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2021. urtean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.

42/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko 2021. urtean egin ziren probak gainditu zituztenei agiri hori emateko baimena ematen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko, funtzionarioen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

CASTEJÓN

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lantaldeko arduradunaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa

LODOSA

Deialdia, zerbitzu anitzetako udal enplegatua aldi baterako kontratatzeko

TUTERA

Deialdia, aldi baterako kontratazioaren bitartez tramitazioko laguntzailearen lanpostuan aritzeko.
Onartuen behin betiko zerrenda

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

UE3 unitateko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

ANDOSILLA

Ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena.
Behin betiko onespena

ANTSOAIN

Aldaketa, ordenantza honetan: 13. ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena erabiltzeko uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol-instalazioak, eta kirol abonuko jarduerak egiteko

ARGUEDAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 14. sektoreko industria eremuan. Hasierako onespena

ARROITZ

Eranskina, Trujal Sociedad Cooperativarekin sinatutako hirigintza-hitzarmenari, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko (I. fasea). Behin betiko onespena

AZAGRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

BAZTAN

Egoitza elektronikoa sortzea

LIZARRA

Udalaren artxibo historikoaren barne araubidearen erregelamendua. Behin betiko onespena

ETXALAR

Jarduera lizentzia. Eskaera

EZKABARTE

Aldaketa, Orrioko 2. poligonoko 41., 42. eta 44. lurzatietako birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

FALTZES

Aldaketa, parke eolikoak instalatzeko proiektuak ukitutako udal ondasun eta eskubideak desafektatzeko espedientearen baldintza-agirian

LATASA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

LEKUNBERRI

12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finken normalizazioa. Hasierako onespena

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Zuntzarrengo 14. poligonoko
4. eta 128. lurzatietan. Hasierako onespena

MENDABIA

Aldaketa xehatua Udal Planean, UE-4.2.2 exekuzio unitateari dagokionez. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuluetako U.E. 3.11 A unitatean,
6. poligonoko 176. eta 177. lurzatietan.
Hasierako onespena

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 136. lurzatian. Hasierako onespena

Proiektua, Obanosko Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzeko, 1. poligonoko 361 eta 359 (p) lurzatietan. Hasierako onespena

ODIETA

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

IRUÑA

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX-ko S-2 sektorean. Hasierako onespena

Deialdia, norgehiagokako araubidean, dirulaguntzak emateko ikasleen guraso-elkarteei eta guraso-elkarteen federazioei, 2021-2022ko ikasturtean. Laburpena

GARES

Akats zuzenketa, Hirigune historikoko barne eraberritzerako planaren hirigintza-araudiarena

ZANGOZA

Jendaurrean jartzea jarduketa sistemaren aldaketa, garatzeko UE–2 eta UE–3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko tokiko sistemak, SLZV-G3 berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua

TAFALLA

Aldaketa puntuala, Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren araudiaren 50. artikuluan. Hasierako onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

UNTZITI

Hirigintzako kudeaketa-hitzarmena, 1. poligonoko 609. lurzatiarena. Jendaurrean jartzea

UTERGA

UO-3 eta UO-4 unitateen mugaketaren aldaketa eta xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatietan. Hasierako onespena

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, merkataritza-establezimenduen errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia 2022. urterako (D eredua). Laburpena

Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoa
2021-2022 ikasturterako. Laburpena

2022ko urtarriletik azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoaren laburpena

ZUÑIGA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

MARTZILLA

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-P-290

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-P-136

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-P-148

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-P-140

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ABLITAS

Bajas de oficio en el padrón municipal de habitantes

MARCILLA

Baja de oficio por denuncia en el padrón municipal de habitantes

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE SARTAGUDA

Junta general ordinaria