40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 14. sektoreko industria eremuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Arguedasko 14. sektoreko industria eremuko hiri-jarduketarako plan berezia, herritarrek parte-hartzeko prozesua egin ondoren, ezarrita dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Arguedasen, 2022ko otsailaren 9an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2201984