40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatietan. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2022ko urtarrilaren 24ko 012/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, sustatu dutena Víctor Martínez Ojerrek eta María Martínez Ojerrek, aldatzeko 1. poligonoko 870., 871. eta 872. lurzatien lerrokadurak eta eraikuntza tipologia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2202142