40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Orrioko 2. poligonoko 41., 42. eta 44. lurzatietako birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea ORR-4 unitatea osatzen duten Orrioko 2. poligonoko 40., 41., 42. eta 44. lurzatiak birpartzelatzeko proiektua. Honako hauek dira proiektuaren sustatzaileak: Socorro Oteiza Eugui, José Javier Oteiza Eugui, María Luisa Gorricho Itoiz, Jesús Oteiza Eugui, María Inmaculada Cilveti Sagüés, Ángel Oteiza Eugui, María Carmen Izcue Paternáin eta María Carmen Oteiza Eugui.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Ezkabarten, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2201986