40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko ARS-4 banaketa eremuko UI XIX-ko S-2 sektorean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 7an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 07-FEB-22 (5/US).

“Ikusirik ‘Iruñeko ARS-4 UI XIX-ko 2. sektoreko birpartzelazio proiektua’ izeneko dokumentua eta ‘Ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioa’ izeneko dokumentua, tramitera aurkeztu dutena Aragon Terroba I-k, Lamana Pastor L-k eta Ramirez Sanchez JM-k, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoak eta kudeatzailearen ondokoak sinatutako txostenarekin, 2022ko urtarrilaren 31ko data baitu.

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea ‘Iruñeko ARS-4 UI XIX-ko 2. sektoreko birpartzelazio proiektua’, Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziak sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki-taulan eta herrialdeko prentsan.

3. Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Aragon Terroba I-ri, Lamana Pastor L-ri eta Ramirez Sanchez JM-ri, Iruñeko Udaleko Zerbitzu Orokorren Alorreko Ondareari, Telco C. Estación de Servicios la Milagrosa SLri, Ángel Oroz Asiaini, José María Oroz Asiaini, Elena Oroz Asiaini, El Sario SLri eta Jamyda Patrimoni SLri.”

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, .edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2202140