40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jendaurrean jartzea jarduketa sistemaren aldaketa, garatzeko UE–2 eta UE–3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko tokiko sistemak, SLZV-G3 berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua

Zangozako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

1. Aldatzea jarduketa sistema, garatzeko UE–2 eta UE–3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko SLZV-G3 tokiko sistemak, berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua, egungo lankidetza-sistemaren ordez borondatezko birpartzelazioa edo konpentsazioa ezarriz.

2. Bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 158. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), lege beraren 143. eta 74. artikuluei dagokienez, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2201852