40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-P-290

La Cañada erabiltzaileen elkarteak honako ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 29 metroko sakonera duen putzu bat da, Mayor ibaiaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremuan, La Dehesa izeneko alderdian (1. poligonoa, 417. lurzatia), Cadreitako udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 100 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 65 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 49 hektareako baratze bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Cadreitako udal mugarteko 2. poligonoko 29. eta 31. lurzatietan eta 3. poligonoko 82., 127. eta 128. lurzatietan (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 244.691,05 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 30,026 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202224