40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuluetako U.E. 3.11 A unitatean,
6. poligonoko 176. eta 177. lurzatietan.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 7ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuluetako U.E. 3.11 A unitatean, Noain Elortzibarko 6. poligonoko 176. eta 177. lurzatietan. Jorge Goicoechea Lizarbe da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1. a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Noain Elortzibarren, 2022ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2201997