40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

UO-3 eta UO-4 unitateen mugaketaren aldaketa eta xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 7ko 2022-0018 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen UO-3 eta UO-4 unitateen mugaketaren aldaketa eta xehetasun-azterketa, unitate bakarrean elkartzeko aipatu unitateak, haien mugak eta emandako lurzatiak mantenduz, eta lurzatien eta eraikinen gehieneko lerrokadurak eta atzeraemanguneak zehazteko.

Espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Utergan, 2022ko otsailaren 14an.–Batzordeko burua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2202207