40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia 2022. urterako (D eredua). Laburpena

DDBN (Identif.): 609722.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/609722).

2022ko otsailaren 4ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onartua.

Lehena.–Onuradunak: euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.

Bigarrena.–Xedea: D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2022. urtea.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 1.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak 2022ko irailean aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Zizur Nagusian, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2201955