40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1E/2022 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 135E/2021 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. 135E/2021 Ebazpen horren bidez, deialdi hau ebatzi zen: “Despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuendako dirulaguntzak, 2021ean despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten”.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko104E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2021ean despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten. Ebazpen hori 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26koan.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 135E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi hori ebatzi zen. I. eranskinean, onartu ez ziren toki erakundeak ageri ziren, bai eta ez onartzeko arrazoia ere. Zerrenda horretan, Unanuko Kontzejua agertzen da, eta adierazten da ez duela betetzen deialdiaren 4. oinarria, inbertsioa gauzatzeko epeari buruzkoa, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera ez duela inbertsioa epearen barruan amaituko.

Azterturik Toki Azpiegituren eta Obren Ataleko buruak Balorazio Batzordeari aurkeztutako txostena eta Balorazio Batzordeak egindako 2. akta, ikusi da ezen txostenaren arabera Unanuko Kontzejuak epe hori ez betetzeko arrazoia ez datorrela bat aktan eta 135E/2021 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoarekin.

Ikusirik Batzordearen 2. aktan akats bat dagoela eta akats hori Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 135E/2021 Ebazpenaren I. eranskinera eraman dela, bidezkoa da zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125,1. artikuluaren bidez eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 8.n) artikuluaren bidez eman dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Behean agertzen den bezala zuzentzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 135E/2021 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa (ebazpen horren bidez deialdi hau ebatzi zen: “Despopulazio arriskuan dauden udal eta kontzejuendako dirulaguntzak, 2021ean despopulazioaren kontrako borrokarako inbertsioak egin ditzaten”):

Honako hau dioen tokian:

ESPEDIENTE ZK.

ESKATZAILEA

EZ-BETETZEA

0011-3905-2021-000011

Unanuko Kontzejua

4. oinarria. Epea.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera inbertsioa ez dute epe barruan bukatuko.

Honako hau behar du:

ESPEDIENTE ZK.

ESKATZAILEA

EZ-BETETZEA

0011-3905- 2021-000011

Unanuko Kontzejua

4. oinarria. Epea.

Memorian (V. eranskina) azaltzen da inbertsioaren zati bat 2020. urtean egin dela. Inbertsioa 2021eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko epearen barruan gauzatu behar da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Unanuko Kontzejuari jakinaraztea eta aditzera ematea administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 11n.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2202250