40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Zuñigako Udalak, 2021eko apirilaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Zuñigako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, eta Udalaren web-orrian (http://www.zuniga.es/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Zuñigan, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2201808