40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Eranskina, Trujal Sociedad Cooperativarekin sinatutako hirigintza-hitzarmenari, S4 sektorearen zati bat urbanizatzeko (I. fasea). Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2021eko maiatzaren 4an, erabaki zuen hasiera batez onestea eranskin bat S4 sektorearen borondatezko birpartzelazio-batzarrarekin sinatutako hirigintza-kudeaketarako hitzarmenerako, sektore horretako zati bat urbanizatzeko (I. fasea); zati hori sustatzea eta ordaintzea Trujal Sociedad Cooperativa sozietateari dagokio, bai eta Udalari ere, zati txiki batean, biek ere aipatu birpartzelazio-batzarra osatzen baitute.

Erabaki hori 2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik edo oharrik aurkeztu haren aurka, eta jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari (foru lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Arroizko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea S4 sektorearen zati bat (I. fasea) urbanizatzeko hirigintza-hitzarmenaren eranskina.

Arroitzen, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2202078