40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-P-148

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko urtarrilaren 28ko ebazpenaren bidez, baimena eman zaie Jesús Manuel Pardo Ruizi, Sheyla Pardo Irigarayri eta Esperanza Irigaray Resanori ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 67. liburuan, 146. orrian. Aldaketaren xedea da ureztatu beharreko azalera 21,51 hektareatan handitzea, osotara 40,07 hektareako azalera hartzeko; horretarako, Andosillako udal mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 704., 714., 715., 716., 717., 737., 738., 739., 743., 746., 747., 748., 749., 765., 766., 786. eta 734. lurzatiak sartuko dira, ureztalurrekoak. Horrez gain, urteko gehieneko bolumena 49.275 m³ handituko da (aurrerantzean 92.161 m³-koa izanen da), baita batez besteko ur emari baliokidea ere, 11,464 l/s, eta aurrerantzean 13,69 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean. Azkenik, aldiuneko gehieneko emaria ere 8,33 l/s handituko da, eta aurrerantzean 14 l/s-koa izanen da. Aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202226