40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

6/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen baitira 2021. urtean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio estatistiko hau argitaratu beharrari buruz: Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan 2021ean nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketaren portzentajeak.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketa horiek erabili ohi dira nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako aprobetxamenduetan urte anitzeko errentamenduen prezioa urtero eguneratzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2021ean Nafarroako nekazaritzan eta abeltzaintzan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2015).

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2022ko otsailaren 8an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

2021. URTEAN NEKAZARITZAN ETA ABELTZAINTZAN JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK

Aldaketak ehunekotan - 2015eko oinarria

ZEREALAK

31,34

LEKADUNAK

12,73

PATATA

6,60

LABORE INDUSTRIALAK

37,75

BAZKA LABOREAK

4,21

FRUTAK

3,30

FRUITU LEHORRAK

23,21

BARAZKIAK

-0,21

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA

28,41

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

13,90

GIZENTZEKO BEHI AZIENDA

-0,06

GIZENTZEKO ARDI AZIENDA

21,62

GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA

17,45

GIZENTZEKO TXERRI AZIENDA

-5,58

GIZENTZEKO HEGAZTIAK

14,89

GIZENTZEKO UNTXIAK

1,85

ESNEA

1,41

ARRAUTZAK

4,48

ARTILEA

0,00

BIZIRIK DAGOEN AZIENDA

-9,70

ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA

1,12

ZURA

8,98

BASOGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

8,98

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA

9,12

Iragarkiaren kodea: F2202157