40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gidari lanpostuak betetzeko bi zerrenda prestatzeko deialdiaren bigarren ariketaren (gidatze proba praktikoa) behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 296/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan gidari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda prestatzea zuen helburu: bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Gidari lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda prestatzeko deialdietan (bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko), Ignacio Bermejo Porres jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du aldi baterako kontratazioetarako izangaiek 2021eko abenduaren 15ean egindako bigarren ariketaren (gidatze proba praktikoa) behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2202296