40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-P-136

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren bidez, Naseca Rústicas y Solares SLri ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio putzu batetik ura hartzeko, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, ibilguen polizia eremutik kanpo, “Ebro-Aragoiko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera” izeneko 049 lur azpiko ur-masan, Sotopinos alderdian, Milagroko udal mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 8. lurzatian; ura 5,95 hektareako baratze bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Milagroko udal mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 8., 10., 11., 12., 13., 15., 17., 31., 178., 181. eta 184. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 31.350,24 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 3,952 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko otsailaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202225