40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lantaldeko arduradunaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa

Castejongo Udaleko alkateak, 2022ko otsailaren 8an, 49/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

49/2022 Ebazpena, onesten duena deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko lantaldeko arduradunaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa:

Ikusita izapidetu den espedientea, lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko udal lantaldeko arduradunaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta 14 zenbakia duena.

Kontuan hartuta Osoko Bilkurak 2020ko urriaren 29an onetsi zuela plantilla organikoa, eta han ageri dela lanpostu hori hutsik. Orobat, Alkatetzaren 2021eko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez onetsi zela enplegu publikoaren eskaintza, eta han jasota dagoela lanpostua funtzionario batek betetzekoa dela, merezimendu-lehiaketa bidez. Ikusita 2021eko urtarrilaren 25ean egin Osoko Bilkurak erabakitako plantillaren aldaketa, lanpostu hau ukitzen duena (2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean).

Indarrean dauden udal aurrekontuetan nahikoa diru dago kontratazio honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Ikusita lanpostua betetzeko baldintzak arautzeko prestatutako oinarriak, Langileen Batzordean kontsultatu eta aztertu direnak.

Aplikatuta Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikulua; 215/85 Foru Dekretuaren 1., 7. eta 8. artikuluak, 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatuak; eta horren 2. ataleko 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraikiz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan Alkatetza honi esleitutako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea honako honen oinarri arautzaileak: deialdia, lekualdaketako merezimendu-lehiaketa bidez Castejongo Udalaren zerbitzuko lantaldeko arduradunaren lanpostu bat (funtzionarioen araubidekoa) betetzeko.

Bigarrena.–Hautaketa-prozedura abiaraz dadin agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Halaber, udal zerbitzuei eskatzea lehentasuna eman diezaioten espediente honen kudeaketari, ezinbestekoa baita ahalik eta lasterren tramitatzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Nagusiari eta ordezkari sindikalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2022ko otsailaren 8an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

DEIALDIA, LEKUALDAKETAKO MEREZIMENDU-LEHIAKETA BIDEZ CASTEJONGO UDALAREN ZERBITZUKO LANTALDEKO ARDURADUNAREN LANPOSTU BAT BETETZEKO

Oinarriak

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Castejongo Udalaren zerbitzuko lantaldeko arduradunaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzea. Plantilla organikoan 14 zenbakia du.

1.2. Lanaldi osoko araubidea izanen da, orduen banaketa Alkatetzaren ebazpen baten bidez erabakiko da, eta zerbitzuaren premiek zehaztuko dute. Udalak noiznahi alda dezake. Egutegiak urtero onetsiko dira Alkatetzaren ebazpen baten bidez, eta lanaldiaren banaketa ere finkatu beharko da.

1.3. Prozedura egiten da bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin; 215/85 Foru Dekretuaren 1., 7. eta 8. artikuluekin, 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatuekin; eta horren 2. ataleko 23. artikuluarekin eta hurrengoekin.

1.4. Izendatutakoa izanen da Lantalde Arloari atxikitako langile guztien zuzeneko arduraduna, eta haren barnean sartzen dira zerbitzu anitzak, mantentze-lanak, hilerriaren kudeaketa, atezaintzak eta udal instalazioen eta eraikinen mantentze-lanak, edozein dela ere kontratu eredua edo sartzeko modua.

Lantalde Arlotzat hartzen da udal-mugartean dauden udal eraikinak, azpiegiturak, kaleak eta zerbitzu publikoko instalazioak mantentzeko eta zaintzeko erabiltzen dena. Sartzen dira, halaber, Udalak zuzenean ematen dituen zerbitzu guztiak, bereak eta besterenak, kudeatzeko, kontrolatzeko, mantentzeko, berrikusteko eta ikuskatzeko jarduerak.

1.5. Lanpostuaren titularrak bere lanbide kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu, eta lanpostuari berez dagozkionak. Aipatze aldera, besteak beste, honako hauek:

Zerbitzuaren kudeaketari buruzko alderdiak:

–Lantalde Arloari atxikitako pertsonen artean lan eta zeregin guztiak planifikatu, antolatu, banatu, ordenatu eta kontrolatuko ditu, ordutegien, lan-egutegiaren, bajen, baimenen eta abarren kontrola barne, eta egunero emanen die horren berri dagokion zinegotzitzari eta Alkatetzari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.

–Udal zerbitzuak udal bulegoetan emateko kontratatutako enpresen lana eta funtzionamendua kontrolatu eta gainbegiratuko ditu.

–Ardura duten zinegotzitzekin, Alkatetzarekin eta teknikariekin batera, lan guztiak antolatuko ditu jai, kultura, gizarte eta kirol ekitaldiak eta antzekoak prestatzeko, garatzeko eta bukatzeko, eta horiek garaiz eta behar bezala gauzatzeko ardura izanen du, ematen zaizkion jarraibideen arabera.

–Egin beharreko lanen ordena lehenetsiko du, Hirigintza eta Obren arloko teknikari eta politikariekin batera.

–Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko makina, erreminta, ibilgailu eta abar guztiak, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.

–Arduratuko da Udalaren eraikin eta instalazioetako ekipoen nahitaezko ikuskapen teknikoak mantentzeko kontratuen kontrolaz.

–Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainenez ere.

–Lorezaintzako lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu herrian, oro har, eta Udalaren eraikin eta instalazio publikoetan (barne patioak, kanpoko eremuak, futbol-zelaiak, eta abar), baita mantentze-lanak ere kale, pasealeku eta espazio edo finka publikoetako lorategi, parke eta zuhaitzetan, betiere ingurumena eta ekologia errespetatzen duten teknikekin.

–Herriko landa-ingurunea mantentzeko eta zaintzeko lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu. Bideak, lurzatiak, ureztatzeko ibaiak eta abar mantentzea, betiere ingurumena eta ekologia errespetatzen duten teknikekin.

–Herriko bide publikoak mantentzeko eta zaintzeko lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu.

–Udalaren eraikin eta instalazio guztien mantentzeko eta zaintzeko lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu, barne harturik transformazio zentroak, ureztatze-ponpatzeen zentroak eta abar.

–Herriko ur-horniduraren zerbitzu integralaren lanak antolatuko ditu, eta, ondorioz, exekuzio-jarraibideak eman eta/edo egin beharko ditu, besteak beste, ondoko hauetan: udal biltegi eta instalazioen kontrola eta jarraipena, haien parametro guztiei dagokienez; ura analizatzeko laginak hartzea; kontsumorako kloro-maila kontrolatzea; matxurak lokalizatu, atzeman eta konpontzea, baita ordeztu eta konpontzea ere putzuak eta sortzen diren kalteak, honako arlo hauetan: argiteria publikoa, elektrizitatearen hornidura, bideen garbiketa, lorezaintza, igeltserotza, zurgintza, pintura, iturgintza, elektrizitatea, soldadura eta Lantalde Arloari eta bere lanpostuari, ardurari, mailari eta kategoriari dagokion beste edozein.

–Hilerriko zerbitzu integrala antolatu eta gainbegiratuko du, eta behar bezala funtzionatzen duela zainduko du.

–Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.

–Dokumentuak eta txostenak eginen ditu formatu digitalean, eskatzen dizkioten berariazko funtzionamendu programekin, office-ekin eta abarrekin, bere eskumen eremukoak direnean.

–Castejongo Udaleko edo haren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.

–Harremana izanen du Udalari zerbitzuak zuzenean edo zeharka ematen dizkioten eta bere arloari edo eskumenari eragiten dioten enpresa guztiekin, eta, behar denean, dagokion zinegotzitzaren edo Alkatetzaren ikuskaritzapean kudeatuko du aurrekontu eskaera.

–Lantokietan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta udal eraikin eta esparruetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.

–Mantentze-lanetako ofizial gisa ariko da edozein unetan, zerbitzuak hala eskatzen badu. Era berean, zerbitzuko gainerako langileekin lankidetzan ariko da zereginen pilaketa, absentzia, gaixotasun, beharrizan, gorabehera, ezusteko edo larrialdietan.

–Dagokion zinegotzitzarekin edo Alkatetzarekin batera, urteko gastuak berrikusi eta kontrolatuko ditu, aurrekontu partiden arabera.

Langileen kudeaketari buruzko alderdiak:

–Lantalde Arloaren barrenean eratzen diren lantalde guztiak koordinatuko ditu, zerbitzua hobeki kudeatu eta eraginkorrago izan dadin.

–Lanpostuei buruzko prestakuntza teknikoko eta berariazko jarduketak proposatu eta gainbegiratuko ditu, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak ere.

–Urtero, dagokion zinegotzitzari edo Alkatetzari laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.

–Bere kargura dauden langileen puntualtasuna eta bertaratzea kontrolatuko ditu, eta ezarritako ordutegia, egutegia eta bere kargura dagoen lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak betetzeaz arduratuko da, eta gertatzen den edozein gorabehera berehala jakinaraziko dio arduradunari.

–Langile-beharrak kontrolatuko ditu, eta gehiegizko lan-kargari, oporren estaldurari, bajei, baimenei eta abarrei erantzuteko egin daitezkeen kontratazioak proposatuko ditu. Horretarako, eginen ditu kontratazio eskaeraren espedientea, premiari eta justifikazioari buruzko txostena eta horren gastu proposamena.

–Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.

–Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradun den zinegotzitzari edo Alkatetzari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.

–Bere arloko eta gainerako udal eraikinetako lan-arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, eraikin bakoitzean ardura duten zinegotzitzekin edo teknikariekin batera.

–Laneko berezko jardueretako prebentzio-baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.

–Bere ardurapeko taldearen harremanen alderdi guztiak artatuko ditu, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.

–Udalerrian edo bere eskumen-eremuko edozein zerbitzutan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.

1.6. Lanpostua eskuratzen duen langileak C mailako ordainsariak eta dagozkion osagarriak jasoko ditu Udalaren plantilla organikoan ezarritako xedapen indardunen arabera.

2. Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoarekin bat, lanpostua betetzeko lekualdatzeko merezimendu-lehiaketan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapena egiten den unean:

a) Castejongo Udaleko langile finkoa izatea, lan-kontratuduna edo funtzionarioa, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailakoa izatea eta, gutxienez, elektromekanikako, elektrizitateko, elektrotekniako, mantentze-lanetako edo antzeko adarreko goi mailako Lanbide Heziketako titulua (edo baliokidea) izatea, lanpostuarekin eta bete beharreko zereginekin bat datorrena.

3. Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdiaren I. eranskinean jasotzen den ereduaren araberakoak izanen dira, eta Castejongo Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira, edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren babesean, eskabideak Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean ez, beste batean aurkezten direnean, eskatzaileak secretaria@castejon.com helbide elektronikora igorri beharko ditu eskabidearen kopia eta sartzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak, zigilua eta erregistroko sarrera-data dituztela, betiere aurkezteko epearen barnean.

3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira deialdiaren 2. puntuan eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.4. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, salbu Castejongo Udalean egin eta aitortutako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio kalifikazio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatuko dituzte behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz (II. eranskina).

4. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, alkateak onetsiko du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Epaimahaiko kideak.

Lehiaketako kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: David Álvarez Yanguas, Castejongo Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: hark eskuordetutako zinegotzia.

1. epaimahaikidea: Javier Vaquero, Castejongo Udaleko aparejadorea.

–Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

2. epaimahaikidea: Castejongo Udaleko lan arriskuen prebentzioko arduraduna.

–Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

3. mahaikidea: Idoya Gurucelain Izco, Castejongo Udalaren ordezkaritza sindikalak izendatua.

–Ordezkoa: Castejongo Udaleko ordezkaritza sindikalak izendatua.

Idazkaria: Castejongo Udaleko idazkaria edo hark eskuordetzen duena.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi deialdia egin duen organoari, administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean (40/2015 Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6. Lekualdatze-lehiaketa nola eginen den.

Lekualdatze-lehiaketa fase bakarrean eginen da, lehiaketaldian.

Lehiaketaldian baloratuko dira izangaiek alegatu eta behar bezala frogaturiko merezimenduak, eta gehienez ere 50 puntu emanen dira.

Epaimahaiak honako elementu eta puntuazio hauen arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 15 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, titulazioa, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 35 puntu gehienez.

Izangaiek aurreko apartatuei dagokienez alegatu eta justifikatutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Fase hau bukatzean, epaimahaiak ohiko euskarrietan argitaratuko ditu lehiaketaren behin-behineko puntuazioak eta irekiko du erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alega dezaten beren eskubideen alde komeni zaiena.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean epaimahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsi eta euskarri beretan argitaratuko ditu.

Berdinketarik gertatzen bada lehiakideek lortzen dituzten guztizko puntuazioetan, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, adin handieneko izangaiaren alde ebatziko da.

7. Gainditu dutenen zerrenda, izendapena eta jabetza hartzea.

7.1. Kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaien zerrenda, lehiaketan lortutako puntuazio ordenaren araberakoa.

7.2. Alkatearen ebazpenaren bidez eginen da puntuaziorik handiena eskuratu duen lehiakidearen izendapena.

7.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.4. Izangai izendatuak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturalean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada, Castejongo Udalaren lantaldeko arduradun eskubide guztiak galduko ditu.

8. Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, oinarrien kontra edo deialdia aplikatzeko egintzen kontra, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkeztu ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Castejongo Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Hautaketa-prozeduran onartua izateko eskaera

Eskabidean adieraziko da eskaera dela merezimendu-lehiaketan parte hartzeko, betetze aldera Castejongo Udaleko lantaldeko arduradunaren lanpostua, funtzionarioen araubidekoa.

http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/PNA/022_PNA_solicitud_concurso_E.pdf

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Edozein administrazio publikotan, lantaldeetako arduradunen lanpostuetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1 puntu.

2. Edozein administrazio publikotan C mailako lanpostuetan emandako zerbitzuak, ondoko arlo hauekin lotuak: ur-zerbitzuak, mekanikaria, eraikuntzako ofiziala, iturgina, argiketaria, plantetako mantentze-lanak, eta abar: urte bakoitzeko 0,75 puntu.

3. Edozein administrazio publikotan, C mailako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 0,50 puntu.

4. Edozein administrazio publikotan, deialdiko lanpostuaren mailatik beherako lanpostuetan egindako zerbitzuak: urte bakoitzeko 0,30 puntu.

Oharrak:

1.–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2.–Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3.–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4.–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5.–Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den denborako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

6.–Kontuan hartuko dira administrazio publikoetan langile finko gisa nahiz bitarteko gisa egindako zerbitzuak.

7.–Gehienez ere 15 puntu emanen dira A) apartatu honetan.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (gutxienez 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 3 puntu.

Oharrak:

1.–Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2.–Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3.–Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4.–Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

5.–Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 1 puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera norbanakoak edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 0,50 puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

4. Unibertsitateko gradudun titulua izatea, sartzeko baldintza gisa eskatutakoaz gain, arkitekturan, edozein espezialitatetako ingeniaritzan, biologian edo ingurumenean: 2,5 puntu gehienez.

5. Goi mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, eraikinen eta instalazioen mantentze-lanekin lotutako espezialitateetan, sartzeko baldintza gisa eskatzen den titulazioaz gain: gehienez 2 puntu.

6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: gehienez ere 1 puntu.

Oharrak B) apartatu osorako:

1.–Apartatu honetan aipatutako merezimenduak soilik baloratuko dira deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero.

2.–Ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

3.–Gehienez ere 35 puntu emanen dira B) apartatu honetan.

Iragarkiaren kodea: L2202051