40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-P-140

Manuel Arraras Bildarrazek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,1 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Basaburua ibaira eskuinaldetik isurtzen den Usarra errekaren eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Errozpe alderdian (12. poligonoa, 40. lurzatia), Basburuko udal mugartean (Nafarroa). Ura abereei emateko erabiliko da (zaldi-aziendako 25 buru), Basaburuko udal mugartean (Nafarroa), 12. poligonoko 531. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 365 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,012 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2202227