40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

16/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira ekonomia-jardueren gaineko zergarekin lotutako betebehar batzuk eta aldatzen baita abenduaren 30eko 427/2013 Foru Agindua, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, F-65 aitorpen-eredua onetsi zuena, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izenekoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak g) letra gehitu dio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 artikuluari, salbuespen bat sartzeko ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ), negozio-zifraren zenbateko garbi jakin bat gainditzen ez duten subjektu pasiboentzat.

Bestalde, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 157.1 artikuluak ezartzen duenez, ekonomia jardueren gaineko zergaren subjektu pasiboek jakinarazi beharko dituzte zergapetutako jarduerak gauzatzean gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak, baldin eta aldaketa horiek garrantzitsuak badira zerga hori ordaintzeko orduan, eta erregelamenduz ezartzen diren epe eta baldintzetan formalizatuko dituzte.

Salbuespena aplikatzeko, foru agindu honek behartzen ditu EJZaren subjektu pasiboak, Nafarroako Foru Ogasunari horren berri aldez aurretik eman ez diotenak, negozio-zifraren zenbateko garbi osoa jakinaraztera, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 150.1.g) artikuluaren hirugarren paragrafoaren partaidetza baldintza betetzen dela ere. Jakinarazpen hori beharrezkoa da zerga behar bezala kudeatzeko; izan ere, informazio hori ez da Zerga Administrazio honetan aitortu, eta ekonomia arloko datu aldakorra da, zergapetutako jardueretan gertatzen dena, eta garrantzia du zerga ordaintzeko, bereziki aipatutako salbuespena aplikatu ahal izateko.

Bukatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoak baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari lege hori garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak onets ditzan, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarriak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautzeko zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkez ditzaketen, bide elektroniko, informatiko edo telematikoak erabiliz, aitorpenak, komunikazioak, likidazio-aitorpenak, autolikidazioak edo zerga arloko araudiak eskatzen dituen beste edozein agiri.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Lehenengo artikulua. Negozio-zifraren zenbateko garbia eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 150.1.g) artikuluaren hirugarren paragrafoan jasotzen den partaidetza baldintza betetzen dela jakinarazteko betebeharra onestea.

1. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 artikuluaren g) letran aurreikusitako salbuespena dela eta, onesten da negozio-zifraren zenbateko garbia eta Foru Legearen 150.1.g) artikuluaren hirugarren paragrafoan jasotzen den partaidetza baldintza betetzen dela jakinarazteko obligazioa, ekonomia-jardueren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat. Ondorio horietarako, negozio-zifraren zenbateko garbia kuantifikatzeko, aipatutako artikuluan aurreikusitakoa beteko da.

2. Honako hauek daude salbuetsita foru agindu honetan aurreikusitako jakinarazte betebeharretik:

a) Ekonomia-jardueren gaineko zergatik salbuetsiak dauden subjektu pasiboak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 artikuluko a) letratik f) letrara bitartean ezarritakoaren arabera.

b) Zerga-aitorpenen batean Nafarroako Foru Ogasunari negozio-zifraren zenbateko garbiaren berri eman dioten subjektu pasiboak.

c) Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 artikuluaren g) letran salbuespenerako aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten subjektu pasiboak.

d) Nafarroan establezimendu iraunkorrik gabe jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak.

3. Jakinarazpena egiteko, F-65 aitorpen-eredua aurkeztuko da, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izenekoa, abenduaren 30eko 427/2013 Foru Aginduan araututa dagoena.

F-65 aitorpen-eredua urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitarte aurkeztu beharko da, biak barne, jakinarazpen horrek zer ekitalditan izanen dituen ondorioak ekonomia-jardueren gaineko zergan, horrexetan.

Espainiako gainerako lurretan jarduten duten eta otsailaren 14aren ondoren Nafarroan lanean hasten diren subjektu pasiboek hilabeteko epean aurkeztu beharko dute F-65 eredua, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emateko aitorpena aurkezten duten egunetik zenbatzen hasita.

Bigarren artikulua. Aldatzea 427/2013 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” F-65 aitorpen-eredua onesten duena.

Abenduaren 30eko 427/2013 Foru Aginduaren xedapen hauek, ondoren datozenak, honela idatzita geldituko dira:

Bat.–2. Artikuluari l) letra gaineratzen zaio:

“l) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren subjektu pasiboak, negozio-zifraren zenbateko garbia eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 150.1.g) artikuluaren hirugarren paragrafoan jasotzen den partaidetza baldintza betetzen dela jakinarazteko betebeharra dutenak.

Sozietate taldeen kasuan, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren zentzuan, erakunde nagusiek dute F-65 eredua aurkezteko betebeharra eta, gainera, taldeko entitate guztien identifikazio fiskaleko zenbakia zerrendatu beharko dute ereduan. Berdin jokatuko du pertsona fisikoa den subjektu pasiboak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1.g) 3. artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako lotura kasuetan.

Egoiliarra ez den pertsonaren edo erakunde baten Espainiako lurraldean dauden establezimendu iraunkor batzuen kasuan, egoiliarra ez den pertsonak edo entitateak aurkeztu beharko du F-65 eredua, eta, gainera, horietako bakoitzaren identifikazio fiskaleko zenbakia adierazi beharko du.”

Bi.–Gehitzen da, I. eranskin bezala, foru agindu honetan dagoen eranskina, F-65 ereduak transmititu behar dituen aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki behar duten erregistroen diseinuei buruzkoa.

Xedapen iragankor bakarra.–Foru agindu honetan aurreikusitako jakinarazpena aurkezteko epea 2022an.

Foru agindu honetan aurreikusten den jakinarazpena, ondorioak 2022ko zergaldian dituenean, egin beharko da F-65 eredua aurkeztuz, foru agindu honek indarra hartzen duenetik 2022ko martxoaren 31rako epearen barruan.

Espainiako gainerako lurretan jarduten duten eta 2022ko martxoaren 31ren ondoren Nafarroan lanean hasten diren subjektu pasiboek hilabeteko epean aurkeztu beharko dute jakinarazpen hori, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emateko aitorpena aurkezten duten egunetik zenbatzen hasita.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINA

F-65 EREDUAREN ARABERA IGORRI BEHARREKO AITORPEN-LIKIDAZIOEN FITXATEGIEK JARRAITU BEHARREKO ERREGISTROEN DISEINUAK

0 erregistro mota: Aurkezlea

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

‘F65’ konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenei dagozkien zerga ekitaldiaren lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

110-157

Zenbakizkoa

EUSKARRIAN DAUDEN ERREGISTROEN KONTAGAILUAK.

Eremu hau seitan banatzen da:

110-117

1. motako erregistroen kopurua.

118-125

2. motako erregistroen kopurua.

126-133

3. motako erregistroen kopurua.

134-141

4. motako erregistroen kopurua.

142-149

5. motako erregistroen kopurua.

150-157

6. motako erregistroen kopurua.

158

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

Gako honekin beteko da: ‘’T”: Transmisio telematikoa.

159-207

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

159-167

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 posiziokoa.

168-207

Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

208-237

Alfabetikoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

238-250

Alfazenbakizkoa

LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA.

Aurkezpen kolektiboetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

251-700

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

1 erregistro mota: Aitortzailea

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘F65’

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Pertsona fisikoa bada, honela paratuko da: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, hurrenkera horretantxe.

Errentak eratxikitzeko araubidea duten pertsona juridikoen eta entitateen kasuan, sozietatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

AURKEZPEN MOTA.

Gako honekin beteko da: ‘’T”: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

121

Alfabetikoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

122

Alfabetikoa

AITORPEN ARRUNTA.

Aitorpen arruntak: bete gabe utziko da.

123-156

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

157-178

Alfazenbakizkoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

179-186

Zenbakizkoa

ZEROZ BETETZEKOA.

187-236

Alfazenbakizkoa

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

236-250

Alfazenbakizkoa

LAGUNTZA PROGRAMAREN BERTSIOA.

Eremu hau Ogasunak garatutako laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da.

Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

251-700

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

2 erregistro mota: Aitorpenaren zenbakizko datuak

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘2’.

2-26

Alfazenbakizkoa

1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak.

Aukerak eta uko egiteak

27-27

Zenbakizkoa

2 laukitxoa:

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Uko egitea.

1: Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide bereziari uko egitea.

28-28

Zenbakizkoa

3 laukitxoa:

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Errebokatzea.

1: Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia errebokatzea.

29-29

Zenbakizkoa

4 laukitxoa:

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia. Baztertzea.

1: Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezitik baztertzea.

30-30

Zenbakizkoa

12 laukitxoa:

Araubide berezi erraztua. Uko egitea.

1: Araubide berezi erraztuari uko egitea.

31-31

Zenbakizkoa

13 laukitxoa:

Araubide berezi erraztua. Errebokatzea.

1: Araubide berezi erraztua errebokatzea.

32-32

Zenbakizkoa

14 laukitxoa:

Araubide berezi erraztua. Baztertzea.

1: Araubide berezi erraztutik baztertzea.

33-33

Zenbakizkoa

34 laukitxoa:

Baliokidetasun errekarguaren araubide berezia. 19/1992 Foru Legearen 94.1.2. artikulua aplikatzea. Baztertzea.

1: Baliokidetasun errekarguaren araubide berezitik baztertzea.

34-34

Zenbakizkoa

41 laukitxoa:

Ondasun erabilien, arte-gaien, antzinako gauzen eta bilduma-gauzen araubide berezia. Inklusioa.

1: Araubidean sartzea.

35-35

Zenbakizkoa

42 laukitxoa:

Ondasun erabilien, arte-gaien, antzinako gauzen eta bilduma-gauzen araubide berezia. Uko egitea.

1: Araubideari uko egitea.

36-36

Zenbakizkoa

47 laukitxoa:

Zerga-oinarria zehaztea: Mozkin orokorreko marjina.

1 zenbakia jarriko da horretan sartzeko.

37-37

Zenbakizkoa

111 laukitxoa:

Kutxako irizpidearen araubide berezia. Inklusioa.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

38-38

Zenbakizkoa

112 laukitxoa:

Kutxako irizpidearen araubide berezia. Uko egitea.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

39-39

Zenbakizkoa

113 laukitxoa:

Kutxako irizpidearen araubide berezia. Baztertzea.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

40-40

Zenbakizkoa

114 laukitxoa:

Zergaldiko aitorpenean inportazioak likidatzeko aukera. Inklusioa.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

41-41

Zenbakizkoa

115 laukitxoa:

Zergaldiko aitorpenean inportazioak likidatzeko aukera. Uko egitea.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

42-42

Zenbakizkoa

116 laukitxoa:

Zergaldiko aitorpenean inportazioak likidatzeko aukera. Baztertzea.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

43-43

Zenbakizkoa

117 laukitxoa:

Birsaltzailearen komunikazioa Birsaltzailearen komunikazioa.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

44-44

Zenbakizkoa

118 laukitxoa:

Birsaltzailearen komunikazioa Birsaltzailearen komunikazioa.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

45-45

Zenbakizkoa

96 laukitxoa:

Esportatzaileen eta beste operadore ekonomiko batzuen erregistroa. Inklusioa.

1: Erregistroan sartzea.

46-46

Zenbakizkoa

97 laukitxoa:

Esportatzaileen eta beste operadore ekonomiko batzuen erregistroa. Baztertzea.

1: Erregistrotik baztertzea.

47-47

Zenbakizkoa

72 laukitxoa:

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak: Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Uko egitea.

1: Zenbatespen objektiboari uko egitea.

48-48

Zenbakizkoa

73 laukitxoa:

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak: Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Errebokatzea.

1: Zenbatespen objektiboa errebokatzea.

49-49

Zenbakizkoa

74 laukitxoa:

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak: Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Baztertzea.

1: Zenbatespen objektibotik baztertzea.

50-50

Zenbakizkoa

82 laukitxoa:

Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Uko egitea.

1. Zenbatespen objektiboari uko egitea.

51-51

Zenbakizkoa

83 laukitxoa:

Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Errebokatzea.

1. Zenbatespen objektiboa errebokatzea.

52-52

Zenbakizkoa

84 laukitxoa:

Zeinu, adierazle edo moduluen araberako zenbatespen objektiboa. Baztertzea.

1. Zenbatespen objektibotik baztertzea.

53-53

Zenbakizkoa

92 laukitxoa:

Zuzeneko zenbatespen erraztua. Uko egitea.

1: Zuzeneko zenbatespen erraztuari uko egitea.

54-54

Zenbakizkoa

93 laukitxoa:

Zuzeneko zenbatespen erraztua. Errebokatzea.

1: Zuzeneko zenbatespen erraztua errebokatzea.

55-55

Zenbakizkoa

94 laukitxoa:

Zuzeneko zenbatespen erraztua. Baztertzea.

1: Zuzeneko zenbatespen erraztutik baztertzea.

56-56

Zenbakizkoa

103 laukitxoa:

Hileko itzulketen erregistroa. Sartzea.

1 markatu baldin bada.

57-57

Zenbakizkoa

104 laukitxoa:

Hileko itzulketen erregistroa. Uko egitea.

1 markatu baldin bada.

58-58

Zenbakizkoa

105 laukitxoa:

Hileko itzulketen erregistroa. Baztertzea.

1 markatu baldin bada.

59-59

Zenbakizkoa

106 laukitxoa:

Hainbanaketa berezia aplikatuta Inklusioa.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

60-60

Zenbakizkoa

107 laukitxoa:

Hainbanaketa berezia aplikatuta Errebokatzea.

1: laukitxoa bete dela adierazten du.

Europar Batasunaren barneko operadoreen erregistroa

61-61

Zenbakizkoa

101 laukitxoa:

Erregistroan alta ematea eskatzea.

1 markatu baldin bada.

62-62

Zenbakizkoa

102 laukitxoa:

Erregistroan baja eskatzea.

1 markatu baldin bada.

Jardueraren hasieraren eta amaieraren adierazpena (lizentzia fiskalik gabeko jarduerak)

63-70

Zenbakizkoa

210 laukitxoa:

Nekazaritzakoa, mendeko abeltzaintzakoa, basokoa edo arrantzakoa. Hasteko eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

71-78

Zenbakizkoa

211 laukitxoa:

Nekazaritzakoa, mendeko abeltzaintzakoa, basokoa edo arrantzakoa. Amaiera eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin:
uuuuhhee.

79-86

Zenbakizkoa

220 laukitxoa:

Abeltzaintza integratua. Hasteko eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

87-94

Zenbakizkoa

221 laukitxoa:

Abeltzaintza integratua. Amaiera eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

95-102

Zenbakizkoa

230 laukitxoa:

Nafarroan eta/edo araubide erkideko lurraldean egindako jarduera. Hasteko eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

103-110

Zenbakizkoa

231 laukitxoa:

Nafarroan eta/edo araubide erkideko lurraldean egindako jarduera. Amaiera eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

111-116

Zenbakizkoa

233 laukitxoa:

Ekonomia-jardueren gaineko zergako epigrafea.

6 digituko kodea.

117-124

Zenbakizkoa

240 laukitxoa:

Merkataritzako ordezkariak (merkataritza-harremana). Hasteko eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

125-132

Zenbakizkoa

241 laukitxoa:

Merkataritzako ordezkariak (merkataritza-harremana). Amaiera eguna.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

Jarduera enpresarial edo profesionalei dagokien zerbitzu edo ondasun-emateak egin baino lehenagoko aldez aurretiko jakinarazpena

133-138

Zenbakizkoa

300 laukitxoa:

EJZaren FLaren epigrafea.

6 digituko kodea.

139-146

Zenbakizkoa

310 laukitxoa:

Zerbitzu edo ondasun-emateak hasteko aurreikusitako data.

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

147-161

Zenbakizkoa

320 laukitxoa:

Zerbitzu edo ondasun-emateak hasi arteko gastuen aurrekontua.

13 osoko zenbaki eta 2 dezimal

162-176

Zenbakizkoa

330 laukitxoa:

Aurrekontu-kenkariaren ehuneko proportzionala.

13 osoko zenbaki eta 2 dezimal

177-177

Zenbakizkoa

360 laukitxoa:

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 68.5.3. artikuluan aipatzen diren ondasun eta eskubideei dagokien kenkaria praktikatzeko bakarrik.

1: 19/1992 Foru Legearen 68.5.3 artikuluaren kenkaria bakarrik.

BEZaren eta sozietateen erroldatik/zentzutik baztertutakoak

178-178

Zenbakizkoa

99 laukitxoa:

Hitzarmen Ekonomikoaren 17. eta 18. artikuluen aplikazioagatik.

1 markatu baldin bada.

179-182

Zenbakizkoa

100 laukitxoa:

Eragina sortzeko urtea.

4 digitu. UUUU formatua.

183-183

Zenbakizkoa

118 laukitxoa:

Eragiketaren hartzailearen edo hirugarrenaren fakturazio-erabakiaren jakinarazpena. bai.

1 markatu baldin bada.

Komunikazioak

184-184

Zenbakizkoa

119 laukitxoa:

Eragiketaren hartzailearen edo hirugarrenaren fakturazio-erabakiaren jakinarazpena. Ez.

1 markatu baldin bada.

185-192

Zenbakizkoa

120 laukitxoa:

Eragiketaren hartzailearen edo hirugarrenaren fakturazio-erabakiaren jakinarazpena. Eguna:

Eguna sartuko da formatu honekin: uuuuhhee.

EJZren salbuespenerako zifra garbiaren zenbateko garbiaren jakinarazpena (beste eredu batean jakinarazten ez dutenentzat bakarrik)

193-207

Zenbakizkoa

401 laukitxoa:

Negozio zifraren zenbateko garbia.

13 osoko zenbaki eta 2 dezimal

208-208

Zenbakizkoa

402 laukitxoa:

Parte hartzeko baldintza.

1 markatu baldin bada.

209-700

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

3 erregistro mota: Aitorpenaren alfazenbakizko datuak

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘3’.

2-26

Alfazenbakizkoa

1. motako erregistroko 2tik 26ra bitarteko idazguneak.

27-80

Alfazenbakizkoa

LAUKITXOA ETA DATUAREN XEHETASUNA

Eremu hau bitan banatzen da:

27-30

INPRIMAKIKO LAUKIAREN KODEA.

Zenbakizkoa, 4 idazgunekoa. Ezkerraldean zeroz beteta.

31-80

DATUAREN XEHETASUNA.

50 idazguneko alfazenbakizkoa. Eremu honetan autolikidazioaren datu alfazenbakizkoak adierazi behar dira. Ezkerraldean lerrokaturik grabatuko dira eta eskuinaldean zuriunez beterik.

Jardueraren hasieraren eta amaieraren adierazpena (lizentzia fiskalik gabeko jarduerak)

27-76

Alfazenbakizkoa

212 laukitxoa:

Nekazaritzakoa, mendeko abeltzaintzakoa, basokoa edo arrantzakoa. Herria.

50 idazgune.

77-126

Alfazenbakizkoa

222 laukitxoa:

Abeltzaintza integratua. Herria.

50 idazgune.

127-176

Alfazenbakizkoa

232 laukitxoa:

Nafarroan eta/edo araubide erkideko lurraldean egindako jarduera. Herria.

50 idazgune

177-226

Alfazenbakizkoa

242 laukitxoa:

Merkataritzako ordezkariak (merkataritza-harremana). Herria.

50 idazgune

Jarduera enpresarial edo profesionalei dagokien zerbitzu edo ondasun-emateak egin baino lehenagoko aldez aurretiko jakinarazpena

227-276

Alfazenbakizkoa

299 laukitxoa:

Hasi beharreko jarduera.

50 idazgune

277-326

Alfazenbakizkoa

301 laukitxoa:

Helbidea.

50 idazgune

327-376

Alfazenbakizkoa

302 laukitxoa:

Herria.

50 idazgune

377-426

Alfazenbakizkoa

303 laukitxoa:

Probintzia.

50 idazgune

EJZren salbuespenerako zifra garbiaren zenbateko garbiaren jakinarazpena (beste eredu batean jakinarazten ez dutenentzat bakarrik)

427-435

Alfazenbakizkoa

411 laukitxoa:

IFZ 1. Taldearen entitateak.

9 idazgune

436-444

Alfazenbakizkoa

412 laukitxoa:

IFZ 2. Taldearen entitateak.

9 idazgune

445-453

Alfazenbakizkoa

413 laukitxoa:

IFZ 3. Taldearen entitateak.

9 idazgune

454-462

Alfazenbakizkoa

414 laukitxoa:

IFZ 4. Taldearen entitateak.

9 idazgune

463-471

Alfazenbakizkoa

415 laukitxoa:

IFZ 5. Taldearen entitateak.

9 idazgune

472-480

Alfazenbakizkoa

416 laukitxoa:

IFZ 6. Taldearen entitateak.

9 idazgune

481-489

Alfazenbakizkoa

417 laukitxoa:

IFZ 7. Taldearen entitateak.

9 idazgune

490-498

Alfazenbakizkoa

418 laukitxoa:

IFZ 8. Taldearen entitateak.

9 idazgune

499-507

Alfazenbakizkoa

419 laukitxoa:

IFZ 9. Taldearen entitateak.

9 idazgune

508-516

Alfazenbakizkoa

421 laukitxoa:

IFZ 1. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

517-525

Alfazenbakizkoa

422 laukitxoa:

IFZ 2. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

526-534

Alfazenbakizkoa

423 laukitxoa:

IFZ 3. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

535-543

Alfazenbakizkoa

424 laukitxoa:

IFZ 4. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

544-552

Alfazenbakizkoa

425 laukitxoa:

IFZ 5. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

553-561

Alfazenbakizkoa

426 laukitxoa:

IFZ 6. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

562-570

Alfazenbakizkoa

427 laukitxoa:

IFZ 7. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

571-579

Alfazenbakizkoa

428 laukitxoa:

IFZ 8. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

580-588

Alfazenbakizkoa

429 laukitxoa:

IFZ 9. Lotutako pertsonak.

9 idazgune

589-597

Alfazenbakizkoa

431 laukitxoa:

IFZ 1. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

598-606

Zenbakizkoa

432 laukitxoa:

IFZ 2. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

607-615

Zenbakizkoa

433 laukitxoa:

IFZ 3. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

616-624

Zenbakizkoa

434 laukitxoa:

IFZ 4. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

625-633

Zenbakizkoa

435 laukitxoa:

IFZ 5. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

634-642

Zenbakizkoa

436 laukitxoa:

IFZ 6. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

643-651

Zenbakizkoa

437 laukitxoa:

IFZ 7. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

652-660

Zenbakizkoa

438 laukitxoa:

IFZ 8. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

661-669

Zenbakizkoa

439 laukitxoa:

IFZ 9. Establezimendu iraunkorrak.

9 idazgune

670-700

ZURIUNEZ BETETZEKOA.

F2202079

Iragarkiaren kodea: F2202079