40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Akats zuzenketa, Hirigune historikoko barne eraberritzerako planaren hirigintza-araudiarena

Akats bat atzemanda Hirigune historikoko barne eraberritzerako planaren hirigintza-araudian (2005eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an), zehazki 125.1.c) artikuluan, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin: “Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”, Udalbatzak, 2022ko urtarrilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du BEBPBko artikulu hori honela idaztea:

Honela dioen lekuan:

“Foruen pasealekuan, Anaia Vicente Bernedo, Nafarroako Gorteak eta Harresi Berriko kaleetan kokatutako eraikin-atalek, lerrokadura ofizialaren eta lehengo harresien trazaduraren arteko lurzatiaren espazioan, estalki lauak izanen dituzte”.

Honela esan behar du:

“Foruen pasealekuan, Anaia Vicente Bernedo, Nafarroako Gorteak eta Harresi Zaharreko kaleetan kokatutako eraikin-atalek, lerrokadura ofizialaren eta lehengo harresien trazaduraren arteko lurzatiaren espazioan, estalki lauak izanen dituzte”.

Garesen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2201977