40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finken normalizazioa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udaleko alkateak, otsailaren 17ko 13/22 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea 12. poligonoko 708., 709. eta 710. lurzatietako finkak normalizatzeko espedientea, haien jabeek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, entzunaldi publikoaren izapiderako eta interesdunak banan-banan zitatzeko; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 155. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lekunberrin, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2202553