40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa xehatua Udal Planean, UE-4.2.2 exekuzio unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2022ko otsailaren 9ko alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Mendabiako Udal Planeko UE 6+8 exekuzio unitateko 1., 2., 4. eta 5. lurzatietan. Sustatzailea Reformas y Construcciones Lasa SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2022ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2202054