40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Zuntzarrengo 14. poligonoko
4. eta 128. lurzatietan. Hasierako onespena

Lizoain-Arriagoitiko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18an egindako ezohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, 14. poligonoko 4. eta 128. lurzatietan, María Teresa Litro Esquírozek eta Maika Azcona Gomezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lizoainen, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2202104