40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

UE3 unitateko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28 egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea eta jendaurrean jartzea Promociones Malerreka SLk UE3 exekuzio unitateari buruz aurkeztutako hirigintza-hitzarmenaren proposamena.

Aipatutako hitzarmenak xede du Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua baliokide ekonomikoarekin trukatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.1 eta 25.5 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Oibarren, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2201828