40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2022ko urtarriletik azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoaren laburpena

2022ko otsailaren 15eko 120/2022 Alkatetzaren Ebazpenak onartua.

DDBN (Identif.): 611043.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611043).

Lehenengoa.–Onuradunak.

Erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden kirol klubak eta kirol atalak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua.

Zizur Nagusiko kirol klub eta kirol atalei dirulaguntzak ematea, 2022ko urtarriletik azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko, 2022ko urtarriletik azarora bitarte.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

8.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2202534