40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batean onetsi zuen Odietako Udalaren “Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala”.

Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an; jendaurrean egoteko epea alegaziorik, kexarik nahiz oharrik gabe iragan da.

Horrenbestez, testu osoa argitaratuko da, bidezko ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Erripan (Odieta), 2021eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko V. kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga honen zerga-egitatea da udal-mugartean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra-lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo hartarako aurretiazko komunikazioaren aurkezpena eskatzen bada, betiere Odietako Udalari dagokionean lizentzia ematea edo kontrol-jarduera gauzatzea.

Zergari atxikitako zerga-egitatetzat har daitezke honako hauek, besteak beste:

–Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

–Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

–Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo eraberritzekoak.

–Eraikinen barneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

–Behin-behineko obra eta erabilerak.

–Hirigintzako partzelazioak eta landa finken banantze eta zatiketak.

–Lur-mugimenduak, hala nola lurra erauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

–Eraikinak eta instalazioak lehenbiziko aldiz erabili edo okupatzea, oro har, eta haien erabilera aldatzea.

–Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

–Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

–Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

–Presa, idoi eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

–Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

–Merkataritza jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

–Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan ezartzen direnak.

–Itxiturak eta hesiak.

–Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

–Obra txikiak.

–Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

–Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz lurpearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bestelakoa dakartelako.

Salbuespenak

3. artikulua. 1. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo Nafarroako toki-erakundeak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatu, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Halaber, zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da etxebizitzetan eraikuntza, instalazioa edo obra egitea baldin eta, etxebizitzen jabeak Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua edo Nafarroako toki-erakundeak izanik, eta horiek irabazi asmorik gabeko erakundeei lagata egonik, arazo ekonomikoak dituzten pertsonei laguntzeko badira.

2 Salbuetsirik egonen dira, baita ere, ondoko jabeak dituzten eraikuntzak, instalazioak eta obrak:

–Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoak, baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak erabilera edo zerbitzu publiko bati loturik badaude.

–Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, baldin eta Odietako Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

–Egoitza Santua, Gotzain Konferentzia, elizbarrutiak, parrokiak eta beste lurralde-barruti batzuk, erlijio ordena eta kongregazioak, bizitza sagaratuko institutuak eta horien probintziak eta etxeak, lurraren kontribuzioaren zergatik salbuetsita dauden higiezin guztietarako.

–Zerga horrengatik Telefónica de España SAU enpresari legokiokeen ordainketaren ordez, abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legean ezartzen den urteko konpentsazioa eginen da eskudirutan (foru lege horrek Espainiako Telefónica Konpainia Nazionalak Nafarroako Foru Komunitatean duen tributu-araubidea ezartzen du).

Hobariak

4. artikulua. Zergaren kuotaren gaineko %95eko hobaria ezartzen da, eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemen kostuari dagokionez, autokontsumorako instalatu behar direnean, bai lehendik dauden eraikin edo instalazioetan bai obra berrietan.

Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.

Hobari hori erreguzkoa da eta Alkateak erabakiko du ematea, aldez aurretik subjektu pasiboak eskatuta.

Eskabideak udal honetan aurkeztuko dira horretarako imprimakiak betez, obra-lizentziaren eskabidearekin batera, eta onetsi aurretik txosten teknikoa beharko dute.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten beste entitate batzuk, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eraikuntza, instalazio edo obraren jabetzat hartuko da hura egitearen gastuak edo kostua ordaintzen dituena. Higiezinaren jabea hartuko da obren jabetzat, salbu eta Odietako Udalaren aurrean argi eta garbi egiaztatzen bada obren jabea beste pertsona edo entitate bat dela, obra horretako higiezinaren jabeaz bestekoa.

6. artikulua. 1. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira lizentziak eskatu, erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkeztu edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

2. Ordezkoak zergadunari eskatzen ahalko dio ordaindutako tributu-kuotaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria

7. artikulua. Zerga-oinarria eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da, eta holakotzat hartzen da, ondorio hauetarako, haren exekuzio materialari dagokiona, proiektuan diren elementu guztiak barnean hartuta, eta lizentziaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren helburu den eraikuntzari, instalazioari edo obrari dagokionez berezitasun edo nortasun propiorik ez badute. Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsiaren gaineko zerga, ez araubide bereziko antzeko zergak, ez tasak, prezio publikoak edo tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo beste edozein kontzeptu ere, exekuzio materialaren kostuan sartzen ez badira.

Kuota

8. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen 1. eranskineko karga-tasa aplikatzetik heldu dena.

Sortzapena

9. artikulua. Zerga hau, eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez, edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu ez.

Zergaren kudeaketa

Kudeaketa arauak.

10. artikulua. 1. Hasiera batean autolikidazio araubidean eskatuko da eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten obrak direnean. Gainerako kasuetan, Udalak behin-behineko likidazioa eginen du. Obrak bukatutakoan, Udalaren eskumena izanen da zergaren behin betiko likidazioa egitea, betiere ordenantza honetan aurreikusitako kudeaketa arauekin bat.

2. Erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen den obretan, adierazpenarekin edo komunikazioarekin batera aurkeztuko da ordainketaren egiaztagiria edo, hala badagokio, ordainketa geroratzeko eskaera, behar bezala erregistratua.

3. Subjektu pasiboak aurkezten duen hasierako autolikidazioaren ordainketa edo zerga arloko administrazioak onetsitako hasierako likidazioarena behin-behinekoa izanen da, eta behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

11. artikulua. 1. Nahitaezko lizentzia eman edo erantzukizunpeko adierazpena nahiz aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da autolikidazioaren zerga-oinarria edo hasierako likidazioa, baldin eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, behin udal administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.

12. artikulua. 1. Eraikuntzak, instalazioak eta obrak bukatu ondoren, eta egiazki egin direnak ikusita, zergapekoak deklarazio bat aurkeztuko du egoera horren eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostuaren gainean, gehienez ere hiru hilabeteko epean, obrak bukatu edo behin-behineko harrera egiten denetik hasita. Horrekin batera aurkeztu beharko du obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, dagokion lanbide-elkargoak ikus-onetsia, edo, bestela, eraikuntza edo obra txikiagoak badira, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo antzeko beste batzuk, 13.3 artikuluan aipatzen baitira.

Tramitatu behar baldin bada jarduera baten abiatzea edo eraikin edo instalazioen lehen erabilera edo okupazioa, dokumentazio hori behar den lizentziaren eskaerarekin batera aurkezten ahal da, edo dagokion erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

2. Subjektu pasiboak behartuta daude bukatutako eraikuntza, instalazio edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkeztera, nahiz eta hasierako autolikidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak aldez aurretik kontzeptu horrengatik ordainketarik eskatu ez.

3. Benetako kostua ezagututa, eta dagokion administrazio-egiaztapena eginda, Udalak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako edo ordaindutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4. Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita zehazten ahal dena, eta, partikularki, aurreikusitako xederako edo erabilerarako prestaturik dauden unea, ondoren inolako jarduketa materialik egin beharrik gabe.

5. Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatzen bada, bukaerako likidazioa eginen zaio obrak bukatzen diren egunean subjektu pasiboaren izaera duenari.

13. artikulua. 1. Udal administrazioak egiaztatuko du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza direla. Xede horrekin, udal administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du autolikidazioetan jarritako oinarria dela interesdunek kasuan-kasuan aurkeztutako aurrekontuan, fakturetan edo kostu erreala justifikatzen duen ziurtagirietan agertzen den bera.

2. Udal administrazioa ados ez badago autolikidazioekin, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta bidezko zehapenak ezarriko ditu, hala behar badu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

3. Udal administrazioak subjektu pasiboari errekeritzen ahalko dizkio eraikuntza, instalazio eta obren kostu erreal eta benetakoa jasotzen duten agiriak, hala nola behin betiko aurrekontua, obra ziurtagiriak, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo kostua zehazteko egokitzat jotzen den beste edozein dokumentu. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera kostu erreal eta benetakoa, udal administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

14. artikulua. Lizentziaren titularrak edo aitortzaileak uko egiten badio baimendutako eraikuntza, instalazio edo obrak egiteari, espresuki eta idatziz egin ere, udal administrazioak zerga honen kontura ordaindutako zenbatekoak itzuliko dizkio.

Orobat, behin lizentzia bat iraungita, udal administrazioak zenbateko horiek itzuliko ditu, salbu lizentziaren titularrak hori berritzeko eskatu eta Udalak baimentzen badu.

Arau-hausteak eta zehapenak.

15. artikulua. Tributuen arloko arau-hausteei eta horien kalifikazioei dagokien orotan, bai eta kasu bakoitzari dagozkion zehapenetan ere, aplikatuko dira Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra, Ordenantza Fiskal Orokorra eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan berariaz aurreikusi gabeko orotan aplikatuko dira Ordenantza Fiskal Orokorraren arauak eta kasuan kasu ematen diren xedapenak.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean jarraituko du berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte.

1. ERANSKINA. TARIFAK

Karga-tasa

Ondoko tasa ezarri da: %4,0.

Iragarkiaren kodea: L2201753