40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, parke eolikoak instalatzeko proiektuak ukitutako udal ondasun eta eskubideak desafektatzeko espedientearen baldintza-agirian

Faltzesko Udalak, 2021eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, Udalbatzako kideen gehiengo osoarekin, erabaki zuen desafektazio espedientea hastea, Jenáriz, Linte eta San Marcos II deitutako haize-parkeek eta Erriberriko azpiestazioarekin lotzeko linea elektrikoak ukitutako udal ondasunen eta eskubideen gainean. “Agrowind Navarra 2013 SL” merkataritzako enpresa da sustatzailea. Horrekin batera, desafektazio horren baldintzak arautzen dituen agiria onetsi zuen.

Osoko bilkurak, 2022ko urtarrilaren 27an, oraingoan ere gehiengo osoarekin, erabaki zuen desafektazio horren baldintzak arautzen dituen agiriko IX. klausula aldatzea. Honela gelditu da idatzita aipatutako klausula hori:

“9. KLAUSULA Eraikinak/ eraikuntzak / instalazioak.

I.1. Herri-lurren lagapen- eta/edo karga-aldiak dirauen bitartean, “Agrowind Navarra 2013 SL” enpresa onuradunaren jabetzakoak izanen dira haize-parkeetako energia ateratzeko linea elektrikoen elementuak eta instalazioak.

I.2. Lagapen-aldia bukatutakoan edo itzulketa gertatzekotan, onuradunak lurra jatorrizko egoerara lehengoratu beharko du, linea elektrikoaren elementu guztiak kenduz (kableak, euskarriak, zimenduak eta abar); garbi utziko ditu lur horiek, material eta hondakin oro bilduz, eta berriz landatuko ditu. Lan horiek guztiak kontzesiodunaren kargura izanen dira.

Lagapen-hartzaileak honako jarduketa hauek egin beharko ditu, bere kontura eta inolako kalte-ordainik gabe:

–Bere kontura desinstalatzea ekipo, makina eta instalazio guztiak eta lagatako lurretan jarri dituen obra osagarriak eraistea, lur horiek garbitzea, materialak eta hondakinak bilduz, jatorrizko egoera berreskura dezaten eta lurrek jasandako narriadura bakarra izan dadin sortu ahal izan dena ezarritako xedeagatik, denbora hutsagatik edo saihestu edo aurreikusi ezin den beste edozein arrazoirengatik.

–Lagatako azaleraren alor izaera leheneratu beharko du, elementu guztiak kenduz (lurrean sartutako ainguraketak, zimenduak eta abar), beharrezkoa bada lurra sasiz garbituz, aldez aurretik dagozkion ingurumen-baimenak eskuratuta, eta lurra irauli eta findu beharko du, ondoren laboreak ezartzea ahalbidetzeko”.

Halaber, erabaki zen espedientea jendaurrean jartzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan dagozkion iragarkiak paratuta, bidezko juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2022ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2202094