40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, zeina Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen eta Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 115/2021 Ebazpenaren bidez zuzendu baitzen, 1096 polizia-identifikazioaren zenbakia duen pertsonak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzen aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2202475