40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

Azagrako Udaleko alkate udalburuak, 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen María Pilar Iñigo Pastorrek sustatutako xehetasun-azterketa, Ramón y Cajal kaleko 22an dagoen 1. poligonoko 730. lurzatiaren aprobetxamendua berrantolatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espediente hori udal bulegoetan edo zehazten den egoitza elektronikoaren helbidean azter daiteke, eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

https://azagra.sedelectronica.es/transparency/c8d954c2-fbe6-4062-96d5-608c418319b7/

Azagran, 2022ko otsailaren 14an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2202206