40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa puntuala, Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren araudiaren 50. artikuluan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, alkatetzaren 2022ko otsailaren 7ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigune historikoko barne eraberritzerako plan bereziaren araudiaren 50. artikuluko aldaketa puntuala, Nido Promueve SL enpresak sustatu duena, BBPBaren araudiaren 50. artikuluak baimendu dezan T2 bulegoen erabilera Nafarroako Frantzisko plazako eraikinetako goiko solairuetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Tafallan, 2022ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2201981