40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Proiektua, Obanosko Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzeko, 1. poligonoko 361 eta 359 (p) lurzatietan. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, aurtengo urtarrilaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, Obanosko Udal Planeko hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzeko, 1. poligonoko 361 eta 359 (p) lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2022ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2202141