40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tasak eta prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea, 2022. urterako.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an.

Jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea iraganik, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Martzillan, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2022. URTERAKO MARTZILLAKO UDALA

Karga-tasak

Landa-lurreko ondasunak: %0,2942.

Hiri-lurreko ondasunak: %0,2942.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga; Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei hau aplikatuko zaie: %1,40.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %13.

Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak:

–%20ko murriztapena ECO ziurtagiria duten ibilgailuetarako.

–%50eko murriztapena 0 isuriko ziurtagiria duten ibilgailuei.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean: %4,86

Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,25.

Espedienteak eta agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak

–DIN A4 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,12 euro.

–DIN A4 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,35 euro.

–DIN A3 tamainako fotokopia bakoitza, zuri-beltzean: 0,25 euro.

–DIN A3 tamainako fotokopia bakoitza, koloretan: 0,50 euro.

–Espediente edo agiri bat CDan grabatzea, bakoitza: 10,00 euro.

Fax-igorpenak:

–Lehen orria: 1,00 euro.

–Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,20 euro.

Fotokopia eginbidetu bakoitza: 2,00 euro.

Agiriak konpultsatzea:

–Lehen orria: 2,00 euro.

–Agiri bereko 2. orria eta hurrengoak: 0,30 euro.

Ziurtagiriak (erroldakoak, salbuetsirik): 3,00 euro.

Txostenak, ziurtagiria dutenak nahiz ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

Lurzatien gaineko zedulak: 3,00 euro.

Katastroko orriak: 0,60 euro.

Txostenak etxebizitzak deskalifikatzeagatik:

–(Babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazio bakoitza): 18,00 euro.

Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

Arma txartelak izapidetzea: 25,00 euro.

Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak izapidetzea: 50,00 euro.

Ezkontza zibilak:

1.–Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250,00 euro.

2.–Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75,00 euro.

Ondare immaterialaren DVDa, salneurria: 3 euro.

Martzillako gazteluaren erreplika, salneurria: 50 euro.

Platera, pintatutako armarriarekin, salneurria: 25 euro.

Erraldoien figurak, alabastrinazkoak, salneurria: 50 euro bikotea.

Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Hirigintzako lizentziak emateko tasak (*)

Plan partzialen edo antolamenduko planen izapidetzea, aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun-azterketak, partzialak.

–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun-azterketak, partzelazioak eta birpartzelazioak eta udal plan orokorraren aldaketa puntualak izapidetzea: 1.000 euro espediente bakoitza, gehi prentsan iragarkiak argitaratzeko gastuak.

–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5: 45 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, bai eta eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra-lizentziak ematea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22, eta gutxienekoa, 45,00 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Etxebizitzaren egokitasunaren txostena (dirua sartu izana justifikatu beharko da txostena eskatzean): 50 euro.

Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak (*)

–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,50 euro/m² eraiki bakoitzeko.

–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzea: 240 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Irekitzeko lizentziaren agiria ematea, titulartasuna aldatzeagatik: 50 euro.

ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEKO (*)

–Saltokiak, 80 m²-tik beherakoak: 200 euro.

–Saltokiak, 80 m² edo gehiagokoak: 200 euro.

–Gestoriak eta bulegoak: 200 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 200 m²-ra bitartekoak: 575 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 201 m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1150 euro.

–Lantegiak, pabiloi industrialak eta biltegitarakoak, 401m²-tik 1000 m²-ra bitartekoak: 1150 euro.

(*) 1000 m²-tik gorako metro bakoitza: 0,20 euro/m².

–Nekazaritza eta abeltzaintzako pabiloiak: 575 euro.

–Laguntzako eraikin eta merkataritza-lokalak: 300 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO ETA HILOBIEN KONTZESIOAK ESKURATZEKO TASAK

–Hilerria (zerbitzuak):

  • Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 175 euro.
  • Ehorzketa zerbitzuak nitxoan: 130 euro.
  • Errautsak gordetzea: 60 euro.
  • Gorpu-hondakinak ateratzea: 120 euro.

–Hilerria (hilobien kontzesioa):

  • Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.
  • Bigarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 683,70 euro.
  • Hirugarren hilobiaren kontzesioa (ondoan badago): 1368,35 euro.
  • Nitxoen kontzesioa (hutsune bakoitza): eraikuntzaren prezioa.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1 Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2 Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3 Zanga irekitzeagatik ibilgailuen zirkulazioa itxi behar bada, erabilera eragozten delako noranzko edo bide batean edo eremu handi batean, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea.

Egitea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapen-irekidurak, argi-zuloak edo kalapatxak eta zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitza, alderik handienean: 47 euro.

3. epigrafea.

Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

–Bide publikoko lurzorua okupatzea:

Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 3,57 euro eguneko.

Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 6,93 euro eguneko.

Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro eguneko.

Bide publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan ondoko lehen egunetik aurrera: 23,46 euro eguneko.

–Pasabide iraunkorrak:

  • 3 metro lineal artekoak: 130,00 euro.
  • 3 metro linealetik gorakoak: aurreko tarifa gehi honelako errekargua metro bakoitzeko: 37 euro.

–Bide publikoa oztopatzen duten ibilgailuak kentzea:

  • Turismoak eta furgonetak kentzea: 139,75 euro.
  • Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna): 177,87 euro.
  • Turismoak eta furgonetak kentzea, zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 195,66 euro.
  • Furgoiak kentzea (6 metro bitarteko luzera eta gurpil bakuna), zerbitzua egiten bada 20:00etatik 08:00etara bitartean edo larunbat, igande eta jaiegunetan: 249,00 euro.

–Ostatuen terrazak:

  • Mahai bakoitza, 1. kategoriako bideetan: 6,25 euro hilean.
  • Mahai bakoitza, 2. kategoriako bideetan: 4,70 euro hilean.
  • Beladoreak. 5 euro okupatzen den m² bakoitzeko.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 69,56 euro/m² urtean.
  • Behin-behineko saltokiak: 1,50 euro/m² egunean.

–Barrakak: 0,84 euro/m² egunean.

–Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 100 euro urtean.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

–Udal igerilekua: 2022ko udako denboraldia.

  • Denboraldiko abonua helduentzat (16 urte edo gehiago): 60,00 euro.
  • Bikote ezkonduen eta izatezko bikoteen abonua: 110,00 euro.
  • Denboraldiko abonua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33,00 euro.
  • 7 urtetik beherakoak (aitak, amak edo tutore abonatu batek lagundurik etorri behar dute): 0 euro.
  • 65 urtetik gorakoen abonua: 25,00 euro.
  • Eguneko sarrera: 7,00 euro.
  • Goizeko sarrera (irekitzen denetik 15:00ak arte): 4,00 euro.
  • Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aurrera): 4,00 euro.
  • Hilabeteko abonua (30 egun jarraian): 30 euro.
  • Hilabeteko abonua haurrentzat (30 egun jarraian): 25 euro.
  • Hilabeteko abonua bikote ezkonduentzat (30 egun jarraian): 55 euro.
  • Iraileko abonua bikote ezkonduentzat: 25 euro.
  • Iraileko abonua helduentzat: 15 euro.
  • Eguneko 10 sarrerako bonua: 40 euro.
  • Berriz ematea instalazioetako sarbide kontrolerako eskumuturrekoa, txartela edo giltzatakoa: 1,50 euro.
  • Familia ugarietako kideentzako murriztapena: ezarritako prezioaren %10.
  • Familia gurasobakarrentzako murriztapena: ezarritako prezioaren %10.
  • Gazte txartela dutenentzako murriztapena: ezarritako prezioaren %10.

–Kirol pistak:

  • Kiroldegia erabiltzea: pista osoa, ordu bat: 22,00 euro.
  • Kiroldegia erabiltzea: pista erdia, ordu bat: 14,00 euro.
  • Padel pista erabiltzea:
  • 1,5 ordu, argia barne: 10 euro.
  • 10 erreserbako bonua, argia barne: 70 euro.
  • Pilotaleku estalia erabiltzea:
  • Ordu bat: 4 euro.
  • 1,5 ordu: 6 euro.
  • Ordu bateko10 erreserbako bonua: 28 euro.
  • 1,5 orduko 10 erreserbako bonua: 42 euro.
  • Tenis pista erabiltzea:
  • Ordu bat: 4 euro.
  • 1,5 ordu: 6 euro.
  • Ordu bateko10 erreserbako bonua: 28 euro.
  • 1,5 orduko 10 erreserbako bonua: 42 euro.
  • Futbol 7ko zelaia:
  • Ordu bat: 25 euro.
  • Argi-fokuak, ordu bat: 2,5 euro.
  • Argi-fokuak, 1,5 ordu: 4 euro.

–Autokarabanen eremua: 3 euro eguneko.

Ur horniduraren tasak

–Hiruhilekoko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,8048 euro.

–Etxeko ur hornidura, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, herriko kontsultategia, erlijio etxeak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,6080 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak). Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,8382 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena. Kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,6979 euro.

(*) Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.

Estolderia tasa eta hornidura uren eta hondakin uren arazketa tasa

–Estolderia, hiruhilekoko kuota finkoa: 3,279 euro.

–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1421 euro.

–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (abeltegi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2122 euro.

–Kontagailuaren mantentze lana: 1,5709 euro.

(*) Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako ehunekoan.

–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa sartu gabe): 105,06 euro.

Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da.

Murriztapen berezia, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa jasotzen dutenentzat

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %10 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 handituko dira aipatutako muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murriztapen berezi horretarako eskubiderik izanen, baldin eta beste diru-sarrera batzuen bidez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizikideen ondare higigarria nahiz higiezina ez da izanen handiagoa 21.000 euro baino, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskabidea.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3 Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo, bestela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, agertzen duena ez dagoela behartua hura aurkeztera, bai eta eskatzailearen edo bizikideen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako agiriak ere.

4 Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murriztapen bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Familia ugari eta gurasobakarrentzako murriztapena

%10eko murriztapena, aurretik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria edo gurasobakarra denean (saneamendu kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, %10eko hobaria egiteko eskaera aurkeztu beharko du udal erregistroan, familia ugariaren edo gurasobakarraren titulartasuna egiaztatzen duten agiriekin batera.

Martzillako Udalak noiznahi ikuska dezake ea betetzen diren murriztapen berezi honetarako eskatzen diren baldintzak, eta kendu eginen die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, bai eta egiaztapen horretarako eskatu zaizkien frogagiriak aurkezten ez dituztenei ere.

Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta Martzillako gaztelua bisitatzeko eta opariak erostekoak

Bisita egiteko banakako sarrera: 3 euro.

Bisita egiteko taldekako sarrera (50-60 lagun): 120 euro.

Sarrera hitzartua, banakako eskaera aurretik eginda (argazki erreportajeak, etab.): 31,30 euro ordua edo horren zatia.

Ekitaldi aretoa erabiltzea:

–Egun erdia: 150 euro.

–Egun osoa: 300 euro.

Erakusketa aretoa erabiltzea: 150 euro hilean.

Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:

–20 euro hilean, astean behin ematen diren ikastaroetarako.

–30 euro hilean, astean bitan ematen diren ikastaroetarako.

–40 euro hilean, astean hirutan ematen diren ikastaroetarako.

Murriztapenak:

1. Lokala erabiltzen bada gutxienez 5 egun jarraian: %20.

2. Lokala erabiltzen bada gutxienez 7 egun jarraian: %30.

3. Irabazi asmorik gabeko bertako elkarteak: salbuetsirik.

Opúsculo número 2 Castillo de Marcilla: Historia breve para visitantes liburua (tamaina:15×21): 10 euro.

Opúsculo número 9 Diccionario Antiguo de Marcilla y comarca en el siglo XX liburua (tamaina: 15×21): 15 euro.

Opúsculo número 10 efemérides históricas y etnológicas de Marcilla liburua (tamaina: 15×21): 30 euro.

Imana, Martzillako gaztelua: 3 euro.

Giltzatakoa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

Titarea, Martzillako gaztelua: 2,50 euro.

Bizkar zorroa, Martzillako gaztelua: 3 euro.

Zurezko giltzatako angeluzuzena, Martzillako gaztelua: 2 euro.

Koloretako 6 arkatz tutuan, Martzillako gaztelua: 3,50 euro.

Ohar bloka, tapa leunekoa: 4,50 euro.

Iman txikia, Martzillako gaztelua: 1 euro.

Ezpata, Martzillako gaztelua: 21 euro.

Aluminiozko botila, pareta bakunekoa eta mosketoiduna, Martzillako gaztelua: 6 euro.

Metakrilatoa, 100x100x30, Martzillako gaztelua: 8 euro.

Metakrilatoa, 160x100x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

Metakrilatoa, 200x80x30, Martzillako gaztelua: 10,50 euro.

Martzillako “San Bartolomé zahar etxeko udal patronatua” erakunde autonomoaren tasak.

Egoiliar autonomoak: 1096,00 euro hilean.

Mendekotasun moderatua dutenak: 1411,57 euro hilean.

Mendekotasun larria dutenak: 1730,40 euro hilean.

Mendekotasun handia dutenak: 1889,27 euro hilean.

Eguneko egonaldiak, astelehenetik ostiralera (8 ordu egunean): 788,79 euro hilean.

Eguneko egonaldiak, astelehenetik ostiralera (8 ordu egunean): 1104,31 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (8 ordu baino gehiagoko zerbitzuak egunean): 4,6 euro eguneko.

Bazkari edo afari zerbitzua: 4,50 euro.

Bazkari eta afari zerbitzua: 8,50 euro.

Martzillako “Vicente Fontán musika eskolako udal patronatua” erakunde autonomoaren tasak, 2021/2022 ikasturtea

Urteko matrikula (LOGSE): 36,46 euro.

Musika Hizkuntza (hilean): 22,53 euro.

Hastapena (hilean) 12,30 euro.

Instrumentua, LOGSE plana, 30 minutu (hilean): 26,64 euro.

Instrumentua, LOGSE plana, 35 minutu (hilean): 30,74 euro.

Instrumentua, LOGSE plana, 40 minutu (hilean): 34,84 euro.

Instrumentua, LOGSE plana, 45 minutu (hilean): 40,01 euro.

Instrumentua, Musika Hizkuntza egin gabe, 30 minutu (hilean): 35,86 euro.

Instrumentua, Musika Hizkuntza egin gabe, 35 minutu (hilean): 42,03 euro.

Instrumentua, Musika Hizkuntza egin gabe, 40 minutu (hilean): 48,21 euro.

Instrumentua, Musika Hizkuntza egin gabe, 45 minutu (hilean): 53,28 euro.

Instrumentua, kanpoko ikaslea, 30 minutu (hilean): 61,48 euro.

Instrumentua, kanpoko ikaslea, 35 minutu (hilean): 70,70 euro.

Instrumentua, kanpoko ikaslea, 40 minutu (hilean): 80,02 euro.

Instrumentua, kanpoko ikaslea, 45 minutu (hilean): 90,15 euro.

Jotak (hilean): 12,30 euro.

Rondalla (hilean): 12,30 euro.

Korala (hilean): 12,30 euro.

Eskolako banda (hilean): 12,30 euro.

Gitarra taldea (hilean): 12,30 euro.

Hastapenerako matrikula (urtean): 20,26 euro.

Irakasgai bakoitzerako matrikula (urtean): 10,13 euro.

Erabaki hau 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.

Iragarkiaren kodea: L2201781