40. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egoitza elektronikoa sortzea

Alkatetzaren 29/2022 Ebazpena.

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Baztango Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.baztan.eus/eu helbide elektronikoan. Baztango Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Ebazpena jakinaraztea Udaleko arlo guztiei, eta argitaratzea Baztango Udalaren webgunean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

Bosgarrena.–Baztango Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Baztanen, 2022ko otsailaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2202463