68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

35/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak arautzen dituena.

59E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2024rako arrantza-debekuei buruzko xedapen orokorra, eranskin gisa jaso dena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

113/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

982/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

983/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

1007/2024 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izateko bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

1042/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 12ko 534/2024 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez bukaera ematen zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

598/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2022-142227NB-C21".

602/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako kontratu hau garatzeko: "Otri 2023908156-Industria-hondakin batetik balorizatutako material zeolitikoak diseinatzea ardo zuriak egiteko ohiko klarifikazio agenteen alternatiba gisa (AIxVINO)".

603/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "0011-1365-2023-000105 SARCAI".

628/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

629/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko liburutegiko laguntzaile izateko lau lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

640/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Mantentze-lanak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

643/2024 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Artxibo eta Liburutegietako teknikari laguntzaile izateko sei lanpostu (C maila, Liburutegietakoak) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

652/2024 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira hautaproben bidez izangaien bi zerrenda egiteko, berdintasuneko teknikari lanpostua betetzeko (B mailakoa), bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran.

757/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko administrari izateko hogeita bi lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

759/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Kontrol algoritmoen diseinua eguzki-jarraitzaileen kargak murrizteko".

791/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2108/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

77E/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 4. fasea exekutatzeko birpartzelazio proiektua, Noain Elortzibarko udal-mugartean, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA erakundeak sustatuta.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

80/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 18koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, gizarte inklusiorako aparteko laguntzen zenbatekoak eguneratzen dituena 2024rako.

28/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez honako deialdi hauek egiten baitira: 2024ko kanpainarako laguntzen eskaera bakarraren aurkezpena; Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren laguntza jakin batzuk; 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (NPEPE) eskualdeko esku-hartzeak; patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritzako jarduera horri eusteko; eta azukre-erremolatxaren laborantzarako de minimis araubideko estatuaren laguntza. DDBN identifikazioa: 747164.

62/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia ebazten baita Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleendako euskarazko kultur jarduerak egiteko 2023-2024 ikasturtean (deialdia irailaren 28ko 381/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen). DDBN identifikazioa: 718883.

54E/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, otsailaren 29ko 30E/2024 Ebazpenean dauden akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez deialdi honen oinarriak aldatzen dira: turismo enpresetako energia-efizientziako eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdia, NextGeneration EU-Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 668465.

22E/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei, genero berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten, dirulaguntzak emateko deialdian atzemandako akatsa.

1.7. BESTELAKOAK

85/2024 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen baita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2024-2025 ikasturtean.

168/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez adierazten baita noiz eginen diren "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aurreko aktak eta hiru finka desafektatzen baitira proiektu horren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik.

27/2024 EBAZPENA, 2024ko martxoaren 19koa, Energiako, Enpresen I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana; honen bidez, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa ematen dira goi-tentsioko instalazio elektrikoa eraikitzeko, Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udal mugarteetan.

81E/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Galarko udal mugartean dagoen eta paperezko eta kartoizko gauzak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra Smurfit Kappa Navarra SA da.

82E/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita gai plastikoak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra Compuestos y Granzas SA da.

83E/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Arakilgo udal mugartean dagoen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Reciclajes Industriales Balda y Otazu SL da.

84E/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita San Adriango udal mugartean dagoen eta malta fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra Intermalta SA da.

85E/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Murietako udal mugartean hodi zentrifugatuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, txirbila biltegiratzeko nabe bat ezartzeko helburua duena, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela. Instalazioaren titularra Schmidt-Clemens Spain SA da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Torraspapel SAk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

BERRIOBEITI

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

BURLATA

24-00087 gora jotzeko errekurtsoa, liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa betetzeko deialdi batean euskararen ezagutza baloratzeari buruzkoa. Deialdi hori enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barnean dago

FUNES

Deialdia, garbitzaileen bi lanpostu hutsen oposiziorako

MARTZILLA

23-02458 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi baten eta haren oinarrien onespenaren aurka. Deialdiak helburu du zerbitzu anitzetako peoiaren lanposturako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzea

MENDIGORRIA

24-00057 gora jotzeko errekurtsoa, aguazilaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren onespenari buruzkoa

ORKOIEN

Deialdia, garbiketako langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Lantegigile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

TUTERA

Akats zuzenketa, 2022. urterako lan publikoaren eskaintzan

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Laburpena, irabazi-asmorik gabeko entitateei 2024an dirulaguntzak emateko deialdiarena

Deialdia, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko 2024ko laguntzena. Laburpena

ANDOSILLA

Aldaketa Udal Planean, ZD-02 sektorean. Hasierako onespena

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa eremuko G1 lurzatiarena. Hasierako onespena

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

BERA

Herri-lurraren okupazioa 4. poligonoko 17. lurzatian, ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi puntu instalatzeko. Hasierako onespena

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuak egiteko, 2024., 2025., 2026. eta 2027. urteetan. Laburpena

CORELLA

Akats zuzenketa, iragarki honetan: "15. eta 16. poligonoko herri-lurrak berreskuratzeko prozeduran atzera egitea eta 15. eta 16. poligonoetako herri-lurrak berreskuratzeko oinarri partikular berriak jendaurrean jartzea"

Akats zuzenketa, honako honetan: Rigel 860 Energías SL hitzarmenaren aldaketa, 10. eta 11. poligonoko herri-lurrak berreskuratzeko prozeduran atzera egitea eta 11. poligonoko herri-lurrak berreskuratzeko oinarri partikularrak jendaurrean jartzea

LIZARRA

Deialdia, kirol klubei dirulaguntzak emateko 2023-2024ko denboraldian. Laburpena

Deialdia, aisialdiko kirol-klubei dirulaguntzak emateko. Laburpena

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Miguel de Eguia industrialdean enpresa-mintegirako nabe bat eraikitzeko obra-kontratuaren, proiektuaren idazketaren eta obra-zuzendaritzaren ebazpenaren aurka

Finken normalizazio proiektua, 5. poligonoko 207., 1279., 1280. eta 1301. lurzatietan. Behin betiko onespena

GALAR

Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria, osasun eta gizarte zerbitzuetako arloetarako 2024ko dirulaguntzak. Laburpena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Getze Galarko 4. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

UHARTE

Udal zerbitzuetan izena ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

IGUZKITZA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Ikerketa-espedientearen hasiera, Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatian

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Mendiorozko 1. poligonoko 550. (zati bat) eta 551. lurzatietan. Hasierako onespena

OLAIBAR

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

AZKOIEN

V. literatura-lehiaketa, 2024. Laburpena

SESMA

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa, Berriobeitiko Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 24. artikuluan. Behin betiko onespena

URROTZ-HIRIA

Pirinioetako Hegoaldeko Isurialdeko Natur Bidea, Irati trenaren tartean, berreskuratzeko proiektua aldatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda. Jendaurrean jartzea

ZIZUR NAGUSIA

2024. urtean kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubentzako dirulaguntzen deialdiaren laburpena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Jabari publikoko ondasun baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, desafektazioa eta desatxikipena (Chincilla Jeneralaren kalea, 7)