68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

22E/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei, genero berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten, dirulaguntzak emateko deialdian atzemandako akatsa.

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 5E/2024 Ebazpenaren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateei eta enpresei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen, genero berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko proiektuak gauzatu ditzaten.

Deialdiaren III. eranskineko 8. oinarrian akats bat atzeman da, Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan 2024an berdintasun plan bat erregistratzeko betebeharra ezartzen delako, baina 2025ean esan behar du.

Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera: Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Beraz, bidezkoa da atzemandako akatsa zuzentzea eta adieraztea ezen, hau dioen tokian: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira plana 2024an idaztera eta hura behar bezala erregistratzera Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan", honako hau esan behar duela: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira berdintasun plana 2025ean idaztera eta hura behar bezala erregistratzera Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan".

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 8. oinarriko III. eranskineko akatsa zuzentzea eta adieraztea ezen hau esan behar duela: "Enpresek eta/edo entitateek dirulaguntza hartzen badute egoeraren diagnostikoa egiteko (Berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, betiere), beharturik egonen dira berdintasun plana 2025ean idaztera eta hura behar bezala erregistratzera Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2404851