68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, 2022. urterako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emandako 1120/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Tuterako Udalaren eta haren menpeko erakunde/entitateen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedaturikoa (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Ebazpen hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Akats bat atzeman da deialdiaren lanpostu hutsen zerrendan, eta, hortaz, zuzendu egiten da, Alkatetzaren 2024ko martxoaren 14ko 1059. Ebazpenaren bidez.

Lan publikoaren eskaintza honetan zerrendatutako lanpostu hutsen artean, zerbitzu anitzetako enplegatuen 9 lanpostu sartu ziren (plantillako kodeak: 0512D07202, 2112D07205, 1712D07203, 0513D03907, 0913D03923, 0513D03919, 0913D03920, 0513D02401, 0513D02601), D mailakoak, funtzionarioenak, eta aipatutako 20/21 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Ikusi da 2112D07205 lanpostuak ez dituela betetzen egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan sartzeko baldintzak, lanpostu hori betetzen duenak gainditzen baitu araudian ezarritako etengabeko kontratazio-epea. Hortaz, ebazpen honen bidez zuzenketa egin behar da honako honetan: "Bat etorriz 20/21 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriekin",

Honela dioen tokian:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 9 lanpostu (0512D07202, 2112D07205, 1712D07203, 0513D03907, 0913D03923, 0513D03919, 0913D03920, 0513D02401 eta 0513D02601 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria)".

Honela behar du:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 8 lanpostu (0512D07202,1712D07203, 0513D03907, 0913D03923, 0513D03919, 0913D03920, 0513D02401, 0513D02601 kodeak plantillan), D maila. Araubidea: funtzionarioena (zortzigarren xedapen gehigarria)".

Aurrekoaren ondorioz, 2112D07205 lanpostua dagokion deialditik kendu behar da. Deialdi hori, hain zuzen, honako honen bidez onetsi zen: Alkatearen 2357. Ebazpena, 2022ko azaroaren 17koa, zeinaren bidez onesten baita C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Horrela, I. eranskinean agertzen den deitutako lanpostuen ezaugarrien taulan, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuei dagokien laukian, honako hau dioen tokian: "Gehienez 14 lanpostu", hau esan behar du: "Gehienez 13 lanpostu".

Eta, era berean, kendu egin behar da C eta D mailetako lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketaren deialditik. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkio, eta merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete behar dira. Deialdi hori Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 7ko 1800. Ebazpenaren bidez onartu zen.

Horrela, I. eranskinean agertzen den deitutako lanpostuen ezaugarrien taulan, honako hau dioen tokian: "0512D07401 2112D07205", hau bakarrik esan behar du: "0512D07401".

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Onestea ebazpen honetan adierazitako akatsaren zuzenketa, eta, horrenbestez, 2112D07205 kodea duen zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua kentzea Tuterako Udalean lan publikoa egonkortzeko eskaintzatik.

2. 2112D07205 lanpostua kentzea C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialditik. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkio. Horretarako, I. eranskinean agertzen den ezaugarri-taula zuzenduko da.

3. 2112D07205 lanpostua kentzea C eta D mailetako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialditik. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkio, eta merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharrekoak dira. Horretarako, I. eranskinean agertzen den ezaugarri-taula zuzenduko da.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2404545