68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

168/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez adierazten baita noiz eginen diren "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aurreko aktak eta hiru finka desafektatzen baitira proiektu horren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 344/2023 Ebazpenaren bidez, onartu zen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak eskatutako lankidetza araubidea eta jendaurrean jarri ziren hamabost egunez aipatutako proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; horrekin batera, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea desjabetze espedientearen onuradun zela deklaratu zen.

Jendaurrean egoteko epea igarota, alegazio bat aurkeztu zen, eta horri erantzun zitzaion. Ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 636/2023 Ebazpenaren bidez (Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 1/2024 Ebazpenaren bidez zuzendua), behin betiko onartu zen proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, onespen horrek berekin zekarrela onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra.

Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Ondoren, 2024ko otsailaren 28an, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak erregistro orokor elektronikoaren bidez igorri zuen Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 11ko 3/2024 Ebazpena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateari ur horniduraren sarea berritzeko lanak egiteko, honako hauek, zehazki: Doneztebe-Saldias NA-4040 tokiko errepidean, 2+030 eta 2+145 kilometro puntuetan lurpeko bi gurutzatze egitea, aire zabalean, eta paralelismo bat bertan dagoen areka hormigoiztatuaren azpian (AOP 2023/710 espedientea). Aldaketa hori dela eta, 2024ko otsailaren 28ko idazki baten bidez jakitera eman zen honako finka hauek proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik desafektatu direla:

KODEA

TITULARRA

POLIGONOA

LURZATIA

UDALERRIA

DO-18

M.ª Carmen Peralta Urquiaga

2

132

Donamaria

DO-19

2

131

Donamaria

DO-20

Donamariako Udalaren herri-lurrak

2

133

Donamaria

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Donamariako ur-hartunea Mendaurko soluzioan sartzea" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik DO-18, DO-19 eta DO-20 kodeak dituzten finkak desafektatzea.

2. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko buruari, erakunde hori desjabetzearen onuradun den aldetik, eta Doneztebeko Udaleko alkateari, edo haren eskuordetza duen zinegotziari, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira, zeina Doneztebeko udaletxean, 2024ko apirilaren 18an eginen baita, 09:30ean.

3. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

4. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Aimar Serrano Arana jauna izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

5. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri administrazioko/onuraduneko peritu izendatzea, bietako edozein.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen eta Doneztebeko Udalaren iragarki-tauletan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

7. Ukitutako titularrari jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

8. DO-18 eta DO-19 kodeak dituzten finken titularrari jakinaraztea finka horiek aipatutako proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik desafektatu direla.

9. Donamariako Udaleko Herri-lurren bulegoari jakinaraztea DO-20 kodea duen finka aipatutako proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik desafektatu dela.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Doneztebeko udaletxea. Eguna: 2024ko apirilaren 18a.

HITZORDUA

TITULARRA

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

09:30ean

Miguel M.ª Oteiza Laurnaga

SA-9,10

2

468

Doneztebe

SA-11,12

2

504

Doneztebe

Iragarkiaren kodea: F2404611