68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2024. urtean kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubentzako dirulaguntzen deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 750149.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/750149).

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 26ko 332/2024 Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak: dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden kirol klubak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Xedea: Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan abonatutako haurren kirol-jarduera sustatzea, hitzartutako kirol-diziplinetan, bai eta dirulaguntzaren deialdi honen indarreko epean sor daitezkeen beste diziplina batzuetan ere, horretarako hitzartutako tokiko kirol-kluben bitartez, eta diziplina horietan fidelizatzea.

Klubek goragoko kategorietako taldeak eta parte-hartzaileak eduki ahal izatea eta behar izatea erraztea, eta, aldi berean, pertsonak eta taldeak maila altuan parte hartzera iritsi ahal izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-erregimenean, 2024an kirol-eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko kirol klubentzat.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 178.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2404697