68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Miguel de Eguia industrialdean enpresa-mintegirako nabe bat eraikitzeko obra-kontratuaren, proiektuaren idazketaren eta obra-zuzendaritzaren ebazpenaren aurka

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. salak, 2024ko martxoaren 1ean, udal honi eskatu zion 054/2024 zenbakiko prozedura arruntari zegozkion epatzeak egin zitzala. Izan ere, prozedura hori Contec Ingeniería Arquitectura SLk jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio, eta hain zuzen ere, errekurtso horrek aurka egiten dio Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 12an hartutako erabakiari. Erabaki horren bidez, Miguel de Egia industrialdean enpresa-mintegirako nabea eraikitzeko obra-kontratua, proiektuaren idazketa eta obra-zuzendaritza ebatzi ziren.

Azaldutakoarekin bat, jasotako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, interesdunak epatzen dira ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2404655