68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

628/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 15ean emandako 2620/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko abenduaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko otsailaren 5ean emandako 299/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 20an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko maiatzaren 24an, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 01. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA OLKO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU BAT (LAN ARRISKUEN PREBENTZIORAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA, B MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO ABENDUAREN 15EKO 2620/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

AGUNDEZ LIRAS, ITZIAR

ARGAL GUIBERT, ALEJANDRO

CELIS RODRIGUEZ, GEMMA

DE ECHANOVE MORENO, CRISTINA

ECHEVERRIA ALVAREZ, AINHOA

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ ESLAVA, BLANCA

GARBISU EUGUI, JOSU

GOÑI VARGAS, IÑIGO

IRURITA DIEZ DE ULZURRUN, IÑAKI

LACARRA VEGAS, FRANCISCO JAVIER

LAITA RODRIGUEZ, MARGARITA

LESACA CIA, ARANTZA

LOPERENA QUIROS, IGNACIO

LOPEZ SANCHEZ, CARLOS JAVIER

LUPIAÑEZ GARCIA, LUIS

MERINO LOREA, IÑIGO

MORENO RAMOS, MARIA CECILIA

MOZAZ SAMANES, MARIA LUISA

RABAZ IRAÑETA, FRANCISCO JAVIER

RANZ VILLARINO, ISABEL

RESANO JUANICORENA, MARIA JOSE

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Santiago Álvarez Folgueras, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: José Antonio Marañón Oricain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Susana Pérez Leza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Martín José Tellón Oyaregui, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileria Kudeatzeko Ataleko OLko kudeaketaria.

–Epaimahaikidea: Juan José Góngora Yerro, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Ataleko OLko kudeaketaria (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria).

Ordezko epaimahaikidea: Marta Gambra Chavarri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbidearen, Beken eta Tituluen Ataleko OLko kudeaketaria.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Razquin Lizarraga, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Lan Arriskuen Prebentziorako Ataleko goi mailako tituludun unibertsitarioa (Prebentzio Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Higiene Industriala).

Ordezko epaimahaikidea: Amelia Aguilar Bailo, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Lan Arriskuen Prebentziorako Ataleko erdi mailako tituludun unibertsitarioa (Prebentzio Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Higiene Industriala).

–Epaimahaikide idazkaria: María Concepción González Rego, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Santiago Lago Gutiérrez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2404448