68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria, osasun eta gizarte zerbitzuetako arloetarako 2024ko dirulaguntzak. Laburpena

DDBN (Identif.): 749585.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/749585).

Oscar Amóztegui Recalde jaunak, Galar Zendeako Udaleko alkateak,

ADITZERA EMATEN DU:

2008ko azaroaren 27ko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuela: "Kultura, kirol, irakaskuntza, gazteria, osasun eta gizarte zerbitzuetako arloetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza aldatzea".

Ordenantzaren baldintzak betetzen dituzten elkarteek eta familia unitateek Udaleko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskakizunak 2024ko apirilaren 17ra arte, 12:00ak baino lehen.

Hori guztia publiko egiten da, jende orok jakin dezan.

Galar zendea, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2404533