68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, kirol klubei dirulaguntzak emateko 2023-2024ko denboraldian. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 749672.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/749672).

Lizarrako kirol klubei dirulaguntzak 2024rako emateko deialdiari dagokionez, helburua da kirol jarduerak sustatzea, bai eta kirol klubak sartuta dauden lehiaketetan parte hartzea ere. Beraz, horiek klubei eragiten dizkieten gastuen zati bat ordainduko da. Horiek horrela,

ERABAKI DA:

Lehena.–Onestea Lizarrako kirol klubei dirulaguntzak emateko deialdia eta haren oinarriak.

Bigarrena.–Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak.

Hirugarrena.–75.000 euroko gastua onestea oinarriko kirola duten eta ez duten klubendako, eta gastu hori sartzea 2024ko aurrekontuko "1 341004890000 Kirol jardueretarako dirulaguntzak" partidan. Halaber, 5.000 euroko gastua onestea aisialdirako klubendako, eta gastu hori kargatzea "1 341004890007 Aisialdirako klubendako dirulaguntzak" partidan.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.8 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Kontu-hartze zerbitzuari eta Diruzaintzari, eta Udalbatzari jakinaraztea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, ondoren dagokion espedientean sartzeko.

Lizarran, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2404563