68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Ikusi dira 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta 113/1885 Foru Dekretua, eta ikusi da 2024ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n, argitaratu zela Arangurengo Udalaren 2024ko plantilla organikoaren behin betiko onespena.

Horiek horrela, Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko martxoaren 14an egin ohiko bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

a) Onestea lan publikoaren eskaintza 2024rako. Hona:

–Lanpostuaren zenbakia: 1.13. Langileriako teknikaria. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Plantillako osagarria: %28,59. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: MC1.

–Lanpostuaren zenbakia: 2.14. Lantokiko monitorea. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Plantillako osagarria: %39,6. Egungo egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: MB2.

b) Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Arangurengo Udalak langileen arloan 2024rako dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Mutiloan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2404694