68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Ikerketa-espedientearen hasiera, Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatian

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen ikerketa-espedientea hastea Zalbako 10. poligonoko 18. lurzatiaren mugak zehazteko, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluarekin (Nafarroako toki entitateen ondasunen erregelamendua onesten duen foru dekretua).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen, baita norberaren eskubidea babeseko edozein dokumentazio aurkezteko ere. Hori dena, galarazi gabe zuzenean ukitutakoei banan-banan jakinaraztea, eta jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluari eta hurrengoei.

Jendaurreko informaziorako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ukitutako ondasunei dagokien herriko iragarki-taulan, eta kontzejuko iragarki-taulan, halakorik balego, eta bertan 15 egun baliodunean egonen da jendaurrean. Aipatutako epea bukatutakoan, edo iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, gero balitz, hasiko da kontatzen hilabeteko epea, alegazioak aurkezteko.

Lizoainen, 2024ko martxoaren 8an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2404505