68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

24-00087 gora jotzeko errekurtsoa, liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa betetzeko deialdi batean euskararen ezagutza baloratzeari buruzkoa. Deialdi hori enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barnean dago

Nafarroako Administrazio Auzitegiak administrazio-espediente bat bidaltzeko eskatu dio Burlatako Udalari; hain zuzen, Blanca-Esther Iriarte Arillak Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2023ko abenduaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako 24-00087 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen epaimahai kalifikatzaileak 2023ko urriaren 25ean hartutako erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Epaimahaiaren erabakia euskararen ezagutza baloratzeari buruzkoa zen liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa betetzeko deialdi batean, zehazki, honako honetan: "Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean".

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2404575