68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

113/2024 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 5ean emandako 74/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren egitura eta antolaketa ezarri ziren.

Martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko lanpostuen zerrenda onetsi zen, zehazki, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak eta Laguntza Judizialeko kidegokoak.

Justiziako zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 264/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoa abian jartzeko data ezarri zen: 2021eko irailaren 1a.

Justizia Zuzendaritza Nagusi honek, bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko Funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, erabaki du izendapen askeko prozedurarako deialdia egitea ebazpen honen I. eranskinean adierazten den lanpostu hutsa betetzeko, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

Deialdiaren xedeko lanpostua eskatzen ahalko dute Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko edo Laguntza Judizialeko kidegoko karrerako funtzionarioek, jarduneko egoeran badaude edo lanpostua erreserbatua badute, eta lanpostuan aritzeko betebeharrak betetzen badituzte Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko lanpostuen zerrendaren arabera, zeina martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez onetsi baitzen (2018ko martxoaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bigarrena.–Eskaintzen den lanpostua.

Bete beharreko lanpostua ebazpen honen I. eranskinean agertzen da.

Deialdi honen xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 5eko 74/2014 Foru Aginduaren 4.1.b) artikuluan ezarrita daude, foru agindu horren bidez zehaztu baitziren Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego Berriaren egitura eta antolaketa (2014ko martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Hirugarrena.–Eskaerak.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dira (Iratxeko Monasterioaren kalea 22, behea, 31011 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bideetatik edozein erabiliz (2015eko urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Ebazpen hau, halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa

Eskabideak Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

Laugarrena.–Merezimenduak.

Eskabidearekin batera, izangaiek behar diren ziurtagiriak, tituluak, egiaztagiriak edo beste edozein dokumentu aurkeztu beharko dituzte, alegatutako betebeharrak eta merezimenduak frogatzeko.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak ofizioz egiaztatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko Avantius kudeaketa prozesaleko sistemaren modulu espezifikoaren ezagutza, baldin eta izangaiak azken bost urteotan gutxienez sei hilabetez zerbitzuak eman baditu Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzan, funtzionario titular gisa edo bitarteko funtzionario gisa.

Bosgarrena.–Prozedura.

Lanpostua betetzeko izendapena 1451/2005 Errege Dekretuaren 60. artikuluari jarraikiz eginen da, bi hilabeteko epean gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita, izangaiaren egokitasuna eta merezimenduak aztertu ondoren, eta, betiere, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiak proposamen loteslea eginda. Salbuespen gisa, epe hori hilabete bat luzatzen ahalko da.

Izendapena Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen arrazoituaren bidez eginen da, eta bertan lanpostuaz jabetzeko modua eta epea adieraziko dira. Ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (https://www.navarra.es/eu/justizia/enplegu-publikoa) argitaratuko da. Lanpostuaz jabetzeko epea ebazpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Seigarrena.–Lanpostutik kentzea.

1451/2005 Errege Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera, izendapen askeko lanpostu baterako izendatzen diren pertsonak izendapena egin zuen agintaritza berberak kentzen ahalko ditu lanpostutik, libreki. Zilegi izanen da, orobat, lanpostuari uko egitea, eskaera arrazoitu baten bidez, non langileak azalduko baititu uko egiteko arrazoi profesional edo pertsonalak, betiere gutxienez urtebete aritu baldin bada lanpostuan. Kasu horretan, lanpostutik kentzen den edo lanpostuari uko egiten dion karrerako funtzionarioa bere kidegoari dagokion lanpostu bati atxikiko zaio behin-behinekoz, udalerri berean, harik eta behin betiko beste lanpostu bat eskuratzen duen arte. Atxikipen horren ondorioak lanpostutik kentzeko edo lanpostuari uko egiteko ebazpena eman eta biharamunean hasiko dira. Funtzionario horrek lanpostua aukeratzeko lehentasunezko eskubidea izanen du lanpostutik kendu zutenean aritzen zen herri berean lanpostu generikoak betetzeko iragartzen den lehenengo lehiaketan, baina deialdian eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko ditu. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badu edo eskatutako lanpostuetako bat ere lortzen ez badu, esleitu gabe gelditzen den edozein lanpostu esleituko zaio behin betiko.

Zazpigarrena.–Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2024ko martxoaren 18an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–HERRIA: IRUÑA

Destinoko zentroa: Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoa

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

KIDEGOA

LANPOSTUAREN OSAGARRI
OROKORRA/URTEKOA

BERARIAZKO
OSAGARRIA/URTEKOA*

LANPOSTU
MOTA

SARBIDEA

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonala

1

Izapidatze Proz. eta Adm.

Laguntza Judiziala

3483,60

2617,56

8134,22

6868,50

Bereizia

Izendapen askea

21/22/24/43/46/49/50/57/59/60/70/71/72 (martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren II. eranskinaren arabera, 2018ko martxoaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

* Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonalaren lanpostuaren berariazko osagarriaren barruan kasuan kasuko kidegoaren oinarrizko soldataren %10eko igoera jaso da, azaroaren 5eko 104/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

II. ERANSKINA.–ESKAERA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKAL NAGUSIAREN IDAZKARI PERTSONALAREN LANPOSTUA IZENDAPEN ASKEKO SISTEMAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO

ESKATZAILEAREN DATUAK

ABIZENAK

IZENA

NANa

Kidegoa

Egungo destinoa

Herria

Lanpostuko edo etxeko helbidea

Harremanetarako telefonoa

Helbide elektronikoa

GAUR EGUNGO ADMINISTRAZIO EGOERA:

Jardunean: Bai/Ez

Zerbitzu eginkizunetan: Bai/Ez

Eszedentzia, lanpostuaren erreserbarekin (adierazi zer eszedentzia mota den eta zein egunetan hasi zen):

ESKATZEN DUEN LANPOSTUA:

Izena: Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiaren idazkari pertsonala.

Kopurua: 1

ERANTSITAKO DOKUMENTUAK, MEREZIMENDU GISA BALORATZEKO:

Behean sinatzen duenak eskatzen du deialdian onar dezatela eta aitortzen du eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Iruñean, ......................(e)ko .............aren ......................(e)(a)n.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUKO JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA.

Iratxeko monasterioaren kalea 22, behea.

31011 IRUÑA.

Iragarkiaren kodea: F2404661