68. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

23-02458 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi baten eta haren oinarrien onespenaren aurka. Deialdiak helburu du zerbitzu anitzetako peoiaren lanposturako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzea

Interesdunak epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, Alkatetzak 2023ko urriaren 31n emandako Ebazpenaren aurka jarritako 23-02458 gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, onetsi ziren zerbitzu anitzeko peoiaren lanposturako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko deialdia eta haren oinarriak.

Bat etorriz ezarritakoarekin urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikulu indardunean (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2404648